Zerra zirujaua

Zerra zirujaua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zerra-zirujaua/@@download/image/28p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Zerra zirujaua
Robert Liston Erresuma Batuko XIX. mendeko zirujauak arrakasta handia lortu zuen bere jaioterrian, gorputz-adarrak mozten azkarrena zen eta. Marka polita lortu zuen sendagileak ebakuntza batean: hanka bat ordubetean moztu zuen. Ebakuntza azkarra izan zen; hobe esanda, azkarregia, izan ere, hankaz gain, barrabilak ere moztu zizkion gaixoari. Gaixoa, sarraskiaren ondorioz, hil egin zen. Baina, ez zen ebakuntza hartako hildako bakarra izan: sendagilearen laguntzaileak bi behatz galdu zituen eta odolostuta hil zen. Hau da hau, “zerra” doktorearen marka!