Zenbat kutsatzen du Internetek? Munstro digitalaren lorratza

Internet egun ezagutzen dugun bezala ez da jasangarria ikuspuntu ekologistatik, ez behintzat epe luzera. Mundua aldatu duten Interneteko operadore eta streaming enpresek munduko energia elektriko eskaeren %10 bereganatzen dute. 2030. urterako kopuru hau %20-50 bitarte haziko da, garapen bidean dauden herrialdeetako erabiltzaile potentzialek Internetera sarbidea izango baitute.
Telekomunikazio konpainiak ez dirudite kezkatuak ordea, eskaera hazten doan bitartean ez behintzat. Bestalde, gobernuak arduratuagoak daude sarera sarbidea errazteaz (hau positiboa izanik, guztiok beharko baikenuke horretarako eskubidea) ingurugiroan honek izan dezakeen kaltean baino.
Honek, alternatiba edo irtenbidea erabiltzaile eta ikertzaile kezkatu gutxi batzuren esku uzten du. Ikerketa baten arabera, baliteke Internetera sarbidea etorkizunean belaunaldi berriek borrokatu beharko dute zerbait izatea.
Datorrena ikusirik, elektrizitate kostuak igo egingo dira eta datuetara sarbidea pribilegiatuenek soilik izango lukete. Behartsuenek bestalde, komunitate autogestionatuak sortu beharko dituzte internet modu lokalean erabiltzeko. Motelagoa izango da bai, baina bere karbono lorratza urriagoa izango da.
Datozen hamarkadetan Internetera sarbidea konplikatuagoa eta garestiagoa izango da. Zerbitzariek aireztatzea eta elektrizitatea behar dute, eta hori ez da merkea. Gainera, zuntz optikoko kableak itsasertzeko hiri askoetan ur azpian egongo dira 15 urte baino gutxiagoan itsas mailak horrela hazten jarraitzen badu.
Adineko biztanleek sufrituko dute gutxien egoera hau: datu tarifa garestienak ordaindu ahalko dituzte eta euren konexioak fidagarriagoak izango dira. Aberatsen Interneta izango da ordea honela, korporatibo handiena eta gobernuena. Beste guztiok programazioa, sare pribatuen eta lokalen sorkuntzan eta ekipo digitalen mantentzean espezializatu beharko dugu egungo erritmoan online jarraitu nahi badugu bederen.
Baina, ingurugiroaren auzitik at, honek beste galdera bat planteatzen du: beharrezkoa al da denbora guztian konektatuta egotea?