Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Udaberriko ekaitz giroak ez zaitzala kikildu; hemen dituzu asteburuan etxerik ez zapaltzeko planik onenak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-25/@@download/image/e44801c9-8f50-4c0b-89c4-b3c95697fb81.jpeg
2017/05/11
berria
Udaberriko ekaitz giroak ez zaitzala kikildu; hemen dituzu asteburuan etxerik ez zapaltzeko planik onenak!
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: MISS KARAOKE [SARRERAK ZOZKATZEN DITUGU]

Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainien elkarlanetik sortutako obra berriak gizakien dilemak azaleratuko ditu Donostiako Antzoki Zaharrean, maiatzak 13ko emanaldian. Hain zuzen, antzokiaren laguntzaz ekoiztu dute antzezlana, Donostia 2016ren Dramaturgia berriak deialdiaren baitan. Lan prozesua pil-pilean zegoela harrapatu genuen duela hilabete Oier Guillan, Miss Karaoke obraren egilea. Haren ahotik ezagutu genuen Javier Fernández, Unai López de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Iñaki Ziarrusta aktoreekin batera lagun giroan sortutako pieza bitxia; performancea, poesia bisuala eta umore absurdua oinarri hartuta, identitateaz hausnartzera gonbidatuko dituzte ikusleak. Larunbatean, Antzoki Zaharrean, 20:00etan. ESKURATU SARRERAK DOAN.

 

BILBO: 'Erradikalak gara' bertso-berritsuketa

Ane Labaka eta Beatriz Egizabal aktoreek Erradikalak gara bertsotan/berritsuketan antzezlana eskainiko dute maiatzak 11, osteguna, 19:30ean, BIBA kulturgunean: "'Erradikalak zarete' esaten digute. Eta 'nahi eta behar baino gutxiago' pentsatzen dugu. Bi emakume elkartu gara eta maletak kontraesanez beteta dakartzagu, bertso eta bakarrizketa formatuan. Erraietatik ariko gara, umorez, erroetara iritsi nahiean. 'Erradikalak gara' esango dizuegu. Eta 'nahi eta behar baino gutxiago' pentsatuko duzue".

 

ERRENTERIA: Buffaloren emanaldia

Ostegunean, hilak 11, BUFFALO taldeak kontzertua eskainiko du Errenteriako De Cyne Reyna aretoan, Katapulta Tour Gipuzkoa 2017 zirkuituaren barruan.

 

ZUMARRAGA: Gaua dantzan

Jaialdi potentea antolatu dute Zarraparra kolektiboak, Bizar & Bomber ekoizpenak eta Eitzako jai batzordeak, larunbat honetarako, hilak 13, Eitzako ermintan. 22:00etan hasita, bertan izango dira HARLA HORROR (Valladolid), LIE DETECTORS (Donostia) eta PETTI & ETXEKO UZTA (Bera).

 

DONOSTIA: Errauskiñe operan

Charles Perraulten Errauskiñe-ren moldaketa bat izanik, Errauskiñe hau dramaz haratago doa, komedia hutsa ere badagoelako, argumentu burutsu eta aldaketa egoki batzuk dakartzana, gainera: amaorde maltzurra aitaorde batek ordezkatuko du, amabitxi maitagarria Ramiro Printzearen filosofo eta tutoreak, eta, Errauskiñe ez du bere beirazko zapata ederrarengatik aurkituko, besoko batengatik baizik. Hala, pertsonaiak sinesgarriagoak dira, istorioa benetakoagoa da eta amaierako irakaspen batekin dator, gainera. Duen musika eternalarengatik buruan iltzaturik geratzen zaigun opera horietako bat dugu honakoa.

Informazio gehiago: Opus Lirica.

 

BILBO: REAL STRAITS


“The Real Story Of dIRE sTRAITS” – 40th anniversary tour 1977-2017. Ostiralean, hilak 12, 22:00etan.

REAL STRAITS taldeko zazpi partaideak ezagunak dira musika munduan eta Ilegales, Loquillo, Willie Nile o Elliot Murphy eta abarrekin ibilitakoak dira euretako batzuk.


REAL STRAITS deskribatzeko hona hemen zer esaten duten Dire Straits taldeko bi partaidek:


Terry Williams (Dire Straits taldeko bateria-jotzailea): “Eurek eginiko “Expresso Love” entzutean, begiak itxi eta guk geuk garai hartan eginiko grabazio bat zela pentsatu nuen.”


Jack Sonni (Dire Straits taldeko gitarra-jotzailea): “Euren Facebookeko argazkia ikustean pentsatu nuen: gure bertsioak egiten gure moduan posatzen bezain onak badira talde itzela da… Euren lehenengo biraren bideoak ikusi ondoren esan dezaket oraindik hobeak direla.”

 

 

BUD LETONAREN GOMENDIOAK

Plan horiekin nahikoa ez baduzu, ez galdu maiatzeko zenbakian Bud Letonak egindako gomendioak:

LAKU ETA MENDI

Batuko gara edozein txokotan, mendi baten besape edo laku baten sudur puntan. Akaso maiatzaren 14an, Senperen, Ipar Euskal Herriko eskolen besta itzela den Herri Urrats ekitaldiaren bueltan, gazte eta zaharrak bilduz, kontzertu, emanaldi eta kolorez beterik, euskararen aldeko pauso handi den egun horretan.

 

UME ZEIN HELDU, ABESTEA ZORIONAREN ZIMENDU

Hobe bizi gara kantuan, erantzun faltan aireratzen dugun intonazio anitzeko oihuan. Hala, Adixkideak Koruaren emanaldia ezin galdu Kanboko eliza barruan, arratseko 20:30ean hasita, maiatzaren 12an.

 

BUD LETONA: MAIATZA IRRIBARREEN BARATZA