Bukatuta
'MISS KARAOKE' antzezlanerako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu! Metrokoadrokaren lan berria ikusi nahi duzu? PARTE HARTU! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/miss-karaoke-antzezlanerako-sarrera-bikoitzak-zozkatuko-ditugu/@@download/image/miss-karaoke-lehiaketa.jpg

'MISS KARAOKE' antzezlanerako sarrera bikoitzak zozkatuko ditugu!

Metrokoadrokaren lan berria ikusi nahi duzu? PARTE HARTU!

Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainien elkarlanetik sortutako obra berriak gizakien dilemak azaleratuko ditu Donostiako Antzoki Zaharrean, maiatzak 13ko emanaldian. Hain zuzen, antzokiaren laguntzaz ekoiztu dute antzezlana, Donostia 2016ren Dramaturgia berriak deialdiaren baitan. Lan prozesua pil-pilean zegoela harrapatu genuen duela hilabete Oier Guillan, Miss Karaoke obraren egilea. Haren ahotik ezagutu genuen Javier Fernández, Unai López de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate eta Iñaki Ziarrusta aktoreekin batera lagun giroan sortutako pieza bitxia; performancea, poesia bisuala eta umore absurdua oinarri hartuta, identitateaz hausnartzera gonbidatuko dituzte ikusleak.

 

*MISS KARAOKEren inguruan idatzitako erreportajea irakurri nahi?
EGIN KLIK HEMEN.

 

ZOZKETA: BI SARRERA MISS KARAOKE IKUSTEKO

2017-05-13

Donostiako Antzoki Zaharra