Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Xabi Bandini
BIBA! disko berria aurkezteko biran bete-betean sartuta dabil Bandini, eta otsailaren 22an Donostiako DOKA antzokian izango da bere zuzeneko indartsua eskaintzeko prest, 20:00etan. Galdu ezinezko zita denez, GAZTEZULOn BI SARRERA zozkatuko ditugu; zuretzat izango ote dira?
EUSKAL HERRIA: INAUTERIAK 2020
Badakigu Tolosa dela inauteriekin konexio zuzena duen herria, baina jakin Euskal Herriko txoko guztietan ospatuko direla asteburuan zehar Inauteriak, beraz, mozorrotzeko aitzakiarik ez! Gogoratu, GAZTEZULOn Euskal Herriko izkina guztietako mozorro xelebre eta dibertigarrienen bideo eta argazkiak bildu nahi ditugu! GAZTEZULOko sare sozialetara bidali zuen argazki eta bideoak; denen artean euskal mozorro biralenak argitaratuko ditugu!
MARKINA-XEMEIN: Gorria
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri GORRIA emanaldiak. Zita larunbatean izango da, Uhangon kulturgunean, 19:00etan.
Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek. Ikuskizunean zehar, nor bere hizkuntzan kantatzen edo dantzatzen hasi eta kode konpartitu eraikitzen joango dira bi-bientzako funtsezkoa den moldea oinarri hartuta: kopla. Kolore gorriaren sinbologia hari moduan baliatu (bizitza eta heriotza, arriskuak eta debekuak, karga ideologikoa, lotsa, desira...) eta banako zein kolektibo moduan zeharkatzen gaituzten gatazkez arituko dira ordu eta laurden inguruko emanaldian, gitarra eta perkusio soinuekin lagunduta eta eszenaratze soil bezain zainduarekin.
GETXO: Erlauntza
Txikitako neska lagun talde bat landa etxe batera joan da haietako baten ezkondu aurreko agur festa egitera. Baina urteak ez dira alferrik joaten eta elkarren artean lotura handia badute ere, ezer ez da lehen zena; edo bai.
Trapu zikinak, inoiz elkarri esan ez zizkioten gauzak, aitorkizunak, alkohola, drogak eta erlauntza bat. Animalien erreinuan erleak dira hoberen komunikatzen diren izakiak. Eta dirudienez dantza eginez komunikatzen dira…
Ez galdu zita larunbat honetan, 20:00etan, Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroan!
DONOSTIA: Birritan bortxatua
agore, 44 urteko emakumea, bortxatua izan da herriko festetako gau batean. Beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du.
Orduan hasten da Nagoreren bigarren ametsgaiztoa. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu, baita gizartearen partetik jasotako epaia ere.
Fikziozko antzezlan honek, errealitatean gertatutako hainbat bortxaketetan du oinarria. Aldatzen laguntzen antzerki taldeak sortu du, eta GAZTEZULOk 3 SARRERA BIKOITZ zozkatuko ditu otsailaren 22ko funtziorako. Eskuratu zureak!