Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Margo's got money troubles'
‘MARGO'S GOT MONEY TROUBLES’
⭐⭐⭐(3/5)
David E. Kelley
8 atal
Apple
Telesailak Margo izeneko unibertsitateko ikasle gaztearen istorioa kontatzen du. Idazle bikaina da, eta bere talentuak irakasle baten
arreta bereganatuko du. Hasierako topaketa akademikoen ondoren, bien artean harreman estuagoa sortuko da, eta harreman sexual sutsu batean murgilduko dira. Ezustean, Margo haurdun geratuko da, eta egoera horri bakarrik egin beharko dio aurre. Haurra jaio eta hilabete gutxira, bere aita, Jinx, berriro agertuko da, denboraldi batez desagertuta egon ondoren. Margoren ama, Shayanne, presente dago, baina bere bizitza propioa darama, eta bikotekide berri batekin ezkontzear dago. Egoera konplexu horretan, Margok bere sormen-sena eta istorioak kontatzeko duen gaitasuna baliatuko ditu OnlyFans plataformaren mundu kontraesankor eta irristakorrean lekua egiteko. Telesailean, amatasuna idealizaziotik urrun aurkezten da, prekarietateak eta erantzukizunek baldintzatutako esperientzia gisa.
Onena: Elle Fanning.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Yo siempre a veces (Marta Bassols eta Marta Loza, 2026).

