[ZIRT-ZART] ARNATZ PUERTAS: “Maite duzun jendearekin eguzkitan zerbait hartu eta barre egitea da bizitzaren onena"

[ZIRT-ZART] ARNATZ PUERTAS: “Maite duzun jendearekin eguzkitan zerbait hartu eta barre egitea da bizitzaren onena" Arnatz Puertas (Arrigorriaga, 2001) aktorea 'Argi Gorriak' telesailean aritu da duela gutxi, eta orain Luix Mitxelenarekin batera sortutako 'Harea' antzezlanarekin dabil. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zirt-zart-arnatz-puertas-201cmaite-duzun-jendearekin-eguzkitan-zerbait-hartu-eta-barre-egitea-da-bizitzaren-onena/@@download/image/zirt-zart_home.jpg
2026/09/16
elkarrizketa
Arnatz Puertas (Arrigorriaga, 2001) aktorea 'Argi Gorriak' telesailean aritu da duela gutxi, eta orain Luix Mitxelenarekin batera sortutako 'Harea' antzezlanarekin dabil.
[ZIRT-ZART] ARNATZ PUERTAS: “Maite duzun jendearekin eguzkitan zerbait hartu eta barre egitea da bizitzaren onena"

Instagram, TikTok, BeReal ala bat bera ere ez? Zergatik?
Bat bera ere ez, ez naiz oso sare sozial zalea. Haien mendekoa naiz, eta horregatik, ez ditut oso gustuko.
Oraingo zure ogibideaz gain, zertan lan egin izan duzu?
Beti zorionekoa izan naiz, eta eszenatoki edo kamera batekin zerikusia izan duten lanak izan ditut; ez beti aktore gisa, baina bai nire
ogibidetik hurbil dauden lanetan.
Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Pirritx eta Porrotxen edozein kantak.
Nola irudikatzen duzu zure burua hemendik hamar urtera?
Lasai, zoriontsu, eta lanean irudikatu nahiko nuke. Eta gaur egun amets bat bada ere, independizatuta egon nahiko nuke.
Nori bidali diozu azken mezua?
Nire lagun bati, eta “jajajajaj” sinple eta zintzoa izan da.

Beti gomendatzen duzun telesaila edo pelikula?
The Office. Ez dut sekula komedia hoberik ikusi.
Zer prestatu ahalko zenuke oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Oraintxe bertan prestatuko dudana: arroza barazki batzuekin.
Zein da zure beldurrik handiena?
Beharbada galdera sakonegia da galdetegi honetan erantzuteko, baina, tira, zintzotasunez erantzungo dut: gauzak gaizki egiteari beldur diot.
Autoan gidari ala kopilotu izatea duzu nahiago?
Gidari izatea nahiago. Kopilotuak musika jarri behar du eta askotan nire musika-proposamenak ez dira ongi etorriak izaten.
Fenomeno paranormal edo azaldu ezinen bat bizi izan duzu?
Ez dut fenomeno paranormalik bizi izan, baina sorginen bat ezagutzen dut eta gero eta harrituago nago egin dezaketenarekin.

Zein izan da zure bizitzako uda?
2019ko uda, pandemia baino lehenago: 18 urte, lanik ez… Ardurarik gabeko nire azken uda izan zen.
Nora itzuliko zinateke ahalik eta azkarren?
Kanarietara. Han egon naizen bakoitzean sentitu dudan lasaitasuna eta poztasuna gutxitan sentitu dut. Egia da gaur egun gentrifikazio
handia dagoela. Euskal Herria bihotzez maite dut, baina, egia esan, eguzkiak zoriontsu egiten nau.
Norekin geldituko zinateke igogailu batean irten ezinik?
Hainbat pertsona famatu pasatu zaizkit burutik, baina urduri jarriko nintzateke, beraz, gurasoekin geldituko nintzateke, ez daukagulako elkarrekin egoteko denbora askorik.
Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Paraxutismoa. Baina, egia esan, ez da hainbesteko erokeria. Seguruenik aktorea izatea arriskutsuagoa da.
Pertsona baten zer ezaugarri gustatzen zaizu gehien?
Askotan barre egiten duen jendea maite dut.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Espiral txikitxo bat egingo nukeela uste dut. Ubú, rey izan zen arlo profesionalean egin nuen lehen antzezlana, eta hori zen obraren sinbolo nagusia. Beti presente izan nahiko nituzke garai hartako oroitzapenak.
Euskarazko zer hitz edo esaldi erabiltzen duzu behar baino gehiagotan?
“Zer egingo diogu ba” askotan esaten dut, baina dena jarraian: “zeingoyoguba”.
Zerk pizten zaitu sormen edo emozio aldetik?
Txarkasekin, nire txakurrarekin, paseatzera ateratzen naizenean sorkuntzarako ideia berri asko etortzen zaizkit burura. Antzerkiak
eta zinemak asko mugitzen naute emozio aldetik, baina, zalantzarik gabe, egunerokotasunean topatzen diren eszena txiki horiek
pizten dizkidate emozioak. Horrelako eszenatxoak ikusten ditudan bakoitzean, idazten saiatzen naiz, baina beste askotan bizi
egiten ditut, besterik gabe.

Nork dakizki zure sekretu gehien?
Seguruenik nire amak edo Luix Mitxelena lankide eta lagunak.
Zer janari konbinazio bitxi duzu gustuko?
Platanoa ogiarekin.
Zer gairi buruz hitz egitea maite duzu?
Nire lagunen kontuez, txutxu-mutxuez.
Zein da politikari sexyena?
Oskar Matutek badu zerbait…
Zein da animaliarik beldurgarriena?
Jude Lawek behin esan zuen bezala: Homo Sapiens Faxista.
Zer da bizitzaren gauzarik onena?
Maite duzun jendearekin eguzkitan zerbait hartu eta barre egitea.