Ze plan astebururako?

IRAILAK 6
Kalakan + Berçaits anaiak + Kimu txalaparta + Aukera dantza konpainia
Non: Sarako leizeetan (Lapurdi)
Ordua: 18:30
Sarrera: 12€
Kalakan iparraldeko taldeak Sarako leizeetan eskainiko du kontzertua Kimu txalaparta eta Aukera dantza konpainiarekin batera. Leku ederra musika ederrarentzat!
The Riff Truckers + Niña Coyote eta Chico Tornado
Non: Elorrio (Bizkaia)
Ordua: 23:30
Sarrera: Doan
Elorrioko jaietan txosnagunean arituko dira bi taldeak, zein baino zein, rock doinuak zabaltzen.
Grasso + Eskean Kristo + Unidad Alavesa
Non: Beasain (Gipuzkoa)
Ordua: 22:00
Sarrera: Doan
Beasaingo Igartza auzko jaiak ospatuko dira asteburu honetan eta jai giroa sortzen ezin hobeak diren taldeak arituko dira gaur bertan, galduko duzu?
Ara Malikian
Non: Buesa Arena, Gasteiz (Araba)
Ordua: 22:00
Sarrera: 38/49€
Ara Malikian izugarrizko talentua duen biolinista da. Rock izar bat dirudi itxuraz eta zinez hala da; ez badidazu sinesten joan, entzun eta esango didazu.
Huntza + Nøgen + DJ Emile
Non: Senpere (Lapurdi)
Ordua: 22:45
Sarrera: Doan
Huntza eta Nøgen taldeak beren udako birarekin jarraitzen dute jairik jai. Oraingoan Senperen egongo dira euren doinu alaiak zabaltzen.
IRAILAK 7
Mcenroe + Nebraska
Non: Kafe antzokia, Bilbo (Bizkaia)
Ordua: 22:00
Sarrera: 15/18€
Mcenroe talde bizkaitarra “La distancia” lan berria aurkezteko bira betean dabil. Antzokia doinu leun bezain ederrez beteko da.
"Baserri"
Non: Modelo antzokia, Zarautz (Gipuzkoa)
Ordua: 20:30
Sarrera: 8€
Baserri dantza ikuskizunak euskal kulturan zeharreko bidaia da. Bertan tradizioak eta abangoardiak talka egingo dute mitologia kutsuz zipriztindurik.
Erabatera + MG Banda
Non: Artea (Bizkaia)
Ordua: 22:00
Sarrera: Doan
Gatibuko Gaizka Salazar-en taldeak mimo handiz landu ditu melodiak. Willis Drummond-eko Jurgi Ekizaren ahotsean herriz herri euren musika dotorea zabaltzen ari dira. Larunbat honetan Artean aurkituko dituzu.
IRAILAK 8
Lumi
Non: Arrasate (Gipuzkoa)
Ordua: 20:00
Sarrera: Doan
Iparraldeko bikotearen musika intimistaz gozatzeko aukera izango da Arrasaten eta gainera doan!
Montauk
Non: Artium, Gasteiz (Araba)
Ordua: 20:00
Sarrera: Doan
Gasteizko Artium museoan musika ziklo berri bat jarri dute martxan "Igandeak" lelopean. Iraileko igande guztietan zuzeneko musika entzuteko aukera izango da arratseko 20.00etatik aurrera. Lehen saioan Montauk banda ariko da "Geruzak" disko berria aurkezten.