Ze Esatek!: "Gauzak ondo egiteko gogoak mugitzen gaitu orain"

Txortains eta Trikizio taldeetako musikariak 2008an elkartu ziren bide berri bati ateak irekitzeko. Ze Esatek! izena hartu zuten eta bortzgarren urteurrena betetzen duten honetan, Mirentxu Records zigilua sortu eta autoekoizpenaren bidetik kaleratu dute hirugarren bilduma.
Azaro amaieratik salgai da zuen disko berria. Zer moduzko harrera izan du?
Ederki joan da! Berrikuntza gisa disko digitala jarri dugu salgai fisikoa baino lehenago, eta emaitzarekin kontent gaude.
Oraindik entzun ez duenak, zer aurkituko du?
Betiko letren ironia eta festa giroa, baina gauzak argi esanda. Soinu aldetik aldaketa nabarmena da, gauzak definituagoak baitaude azken honetan.
Zergatik ‘Ibuprofeno’?
Bizitza honetan gauza gehiegik buruko mina eragiten digutelako, eta hori ekiditeko konponbide itzela delako gure diskoa.
Autoekoizpenaren aldeko apustuan Mirentxu Records zigilua sortu duzue…
Helburu nagusia musikaren alorrean urrats bat gehiago ematea izan da. Hasieratik bukaeraraino diskoaren kontrola gurea izatea nahi genuen. Lan zama handiagoa da, baina ilusioz egin dugu eta, momentuz behintzat, emaitzak oso onak izan dira.
Zein da zuen lan dinamika?
Entseguak eta konposaketa denok elkarrekin egiten ditugu; ideiak bota eta adostasuna lortutakoan, lokalean maketa gisako bat grabatzen dugu lehendabizi. Etxean buelta batzuk eman eta astean behin entseatzen dugu. Orain, zuzenekoak prestatzeko, astean hirutan elkartzen gara.
Talde handia izatea zenbateraino izan daiteke arazo bat?
Gu ez gara musikaz bizi eta esfortzu handia eskatzen digu taldeak. Hala ere, honek alde onak ditu eta, hainbeste izanik, ideiak hobeto ateratzen dira.
2008tik gaur bitarte zertan aldatu da taldea?
Lana hobeto planifikatzen dugu orain. Profesionalizatu egin gara, eta gauzak ondo egiteko gogoak mugitzen gaitu orain.
Bost urtetan hiru disko kaleratu dituzue. Nola moldatu zarete?
Gauzak azkar egiten ditugula dirudien arren, eman beharreko urrats bakoitza asko pentsatzen dugu. Azken diskoa ateratzeko gogotsu ginen aspalditik, abestiak bueltaka genituen, eta duela bi urtetik kanta berririk atera ez genuenez momentu egokia zela ikusi genuen.
Zuzenekoak bereizgarritzen zaituztete. Zein garrantzi du zuentzat estudioak?
Estudioak garrantzia du guk egindako musika gordetzeko modua baita. Grabazioek, musikari gisa, gauzak beste era batera ikusi eta entzuteko aukera ematen digute, finean.
Zenbateraino desberdintzen da azken grabaketa aurrekoengandik?
Ibuprofeno diskoa bi estudiotan grabatu dugu, besteak ez bezala. Orain arte bateria ordenagailuaren bidez sartzen genuen, eta oraingoan zuzenean grabatu dugu. Berezitasunik aipagarriena, seguruenik, soinua izan da, bilatzen genuena lortzeko nahasketa analogikoa egin baitugu.
Normalean Euskal Herrian mugitzen zarete. Kanpora ateratzea zuen helburuen artean al dago?
Orain arte, Euskal Herriko mugetatik haratago, Katalunian, Londresen, Madrilen eta Kuban izan gara, eta gure musika mundu guztira zabaldu nahi dugu!