Zaporeakeko kideei eraso faxista egin diete

Zaporeakeko kideei eraso faxista egin diete Lesbosen lan egiten duen erakunde solidarioak "Lesio fisiko nahiz psikologikoak" salatu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaporeakeko-kideei-eraso-faxista-egin-diete/@@download/image/IMG-20200301-WA0033.jpg
2020/03/02
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lesbosen lan egiten duen erakunde solidarioak "Lesio fisiko nahiz psikologikoak" salatu ditu.
Zaporeakeko kideei eraso faxista egin diete

"Ukabilkadak, kolpeak, astinduak eta izua" salatu dituzte Zaporeak-eko kideek. Erasoa Mitilinitik gertu izan da eta erasotzaileak aldiz manifestaldi faxista bateko partaideak izan dira.

Janari banaketatik bueltan gertatu da erasoa. Adierazi dutenez, "Lesio fisiko nahiz psikologikoak" pairatu dituzte Peio Garcia Amiano, Zazpi Garcia Amiano, Iñaki Alkiza, Javier Ruiz Redín, Estrella Vallejo (Diario Vasco egunkariko kazetaria) eta gainerako Zaporeako kideek. 

Garraiorako erabiltzen ari ziren furgoneta nahiz kotxea "txikituta" geratu direla ere salatu dute. Horretaz gain, kotxe barruan zihoazen pertsonek, horien arten errefuxiatuak, "gorroto eta mendeku gertaera" baten lekukoak izan dira: "Zaporeak-ek, proiektu eta GKE moduan, ez du zer ikusirik pertsona errefuxiatuek bizi duten egoera ez eta tokiko biztanleek bizi dutenean ere, hala ere, erdi erdian harrapatu gaitu".

Une honetan salbu dira Zaporeakeko kideak eta salaketa jarri dute polizia etxean. Bestetik, hurrengo janari banaketa bertan behera utzi dute oraingoz.