Zaporeaken banaketa furgonetari eraso egin diote

Zaporeaken banaketa furgonetari eraso egin diote Lesbosen errefuxiatuen kopurua "larriki" goraka egin duela salatu du GKE donostiarrak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaporeaken-banaketa-furgonetari-eraso-egin-diote/@@download/image/66866062_2314123275496660_8069293021381787648_o.jpg
2019/08/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lesbosen errefuxiatuen kopurua "larriki" goraka egin duela salatu du GKE donostiarrak.
Zaporeaken banaketa furgonetari eraso egin diote

Azken astean 20 ontzi eta 745 pertsona iritsi dira Lesbosera. 2016 urteaz geroztik astebeten iritsitako pertsona kopururik handiena. Guztira, 155 ontzi eta 4.676 pertsona iritsi dira Greziar Irletara aurten. Greziar eta Turkiar poliziek atsilotutako itsasontzi kopuruak ere larriki goraka egin du. Guzti horrek, tentsioa nabarmen igo du Lesbosen; Zaporeak Proiektuko kideek salatu dutenez, egoera nabarmen desegonkortu da, eta beren janari banaketarako erabiltzen duten furgonetan erasoak jasan berri dituzte asteburuan. 

Zaporeakeko bolondresak onik daude, eta soilik kalte materialak jasan dituzte. Dena den, errefuxiatu batzuek zaurituta amaitu zuten liskarren ondorioz. GKE donostiarrarekin irla greziarrean lanean dabiltzan bolondresek salatu dute dagoeneko 10.000 lagun daudela irlan harrapatuta, eta egoera geroz eta desegonkorragoa dela; dena den, egunero 1.300 ano banatzeko gai izaten jarraitzen dute. Hain zuzen, uztaila amaieran 1.800 anoak gainditu zituzten.

Hemen zaudenez... zure interesekoa izan daiteke?

DUINTASUNAREN ESKU URDINETAN HERIOTZAREN OIHAL LARANJAK ZARRAST EGITEN DU