Zaporeak-ek furgoneta erosteko diru bilketa abiatu du

Zaporeak-ek furgoneta erosteko diru bilketa abiatu du Lesboseko uhartean bere proiektua garatu ahal izateko 40.000 euro bildu nahi dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zaporeak-ek-furgoneta-erosteko-diru-bilketa-abiatu-du/@@download/image/Captura de pantalla 2020-01-14 a las 11.38.43.png
2020/01/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Lesboseko uhartean bere proiektua garatu ahal izateko 40.000 euro bildu nahi dituzte.
Zaporeak-ek furgoneta erosteko diru bilketa abiatu du

Zaporeak-ek banaketarako furgoneta berri bat behar du. Helburua, elikadura osasungarri eta freskoa eskaintzea Lesbosen dauden pertsona errefuxiatuei, batez ere, egoerarik zaurgarrienean dauden horiei. Egunero 1.500 otordu inguru kozinatzen dituzte maitasun osoz, baina ahalegin hori ezerezean geratzen da ezin baditute banatu.

Furgoneta berri bat behar dute, horretarako 40.000 euro bildu nahi dituzte. Helburua lortu ahal izateko, 2020ko martxora bitarteko epea dute. Horretarako, bidelagun izango dute Gipuzkoa Solidarioa Kutxa fundazioa, urtarrilaren 7tik martxora amaierarte beraien larrialdietarako kontua proiektu honetarako bideratu baitute. Ondorioz, kontu horretara ekarpena egiten duen orok hobari fiskalak izango ditu errenta kanpaina iristen den garaian, Zaporeaken proiektuari ekarpena egiteaz gain.

Laguntzeko prest bazaude,kontua honakoa da: KUTXABANK 2095 5381 10 1064092199

Ekarpen mota guztiak dira garrantzitsuak eta ongi etorriak, denen laguntza ezinbestekoa baita.

BANAKETAREN GASTUAK

Banaketa eta lankidetza guztia alokatutako furgoneta batekin egiten dute orain. Alokairuan ordaindu dituzte dagoeneko 15.000€, baina hori ez da bertako gastu bakarra. Proiektua garatu dadin, aurrekontu altu bati aurre egin behar diote: hilero 64.500€, urtero, aldiz, 824.000€.

2019. urtean zehar, greziar uharteetako errefuxiatu kopurua hirukoiztu egin zen: 14.615 lagun zeuden urte hasieran eta egun 42.421 daude. Hazkunde horren arrazoi nagusiena zera da: 2019an iritsi zen iheslari kopurua bikoitza izan zela 2018. urtekoarekin alderatuz gero, hau da, 32.276 izatetik 60.720 izatera heldu ziren, hurrenez hurren. 

Moriako egoera geroz eta makurragoa da. Errefuxiatuak etengabe iristen ari dira eta pairatzen dituzten bizi baldintzak oso prekarioak dira. Bertan pilatzen den populazioa babesgabe dago,oinarrizko eskubideak ez daudelako bermatuta. Asilo eskaerak, gainera, geldituta daude, blokeatuta. Horregatik, Zaporeakek ahalegin berezia egiten du beste GKE-ekin elkarlana sustatzeko.