[SEXUMATOIA] BEÑAT OLEA: “Superheroien mozorro festa ero bat izango litzateke nire fantasia”

[SEXUMATOIA] BEÑAT OLEA: “Superheroien mozorro festa ero bat izango litzateke nire fantasia” Beñat Olea (Legazpi, 1987) disenatzaile grafikoa eta ilustratzailea da. Komikigintzan eta aktore lanetan ere aritu izan da. Sare sozialetan igotzen dituen argazkiek gorputzeko tenperatura igotzen dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sexumatoia-benat-olea-201csuperheroien-mozorro-festa-ero-bat-izango-litzateke-nire-fantasia201d/@@download/image/sexumatoia_home.jpg
2025/09/17
elkarrizketa

Testua: Maitane Legarreta

Beñat Olea (Legazpi, 1987) disenatzaile grafikoa eta ilustratzailea da. Komikigintzan eta aktore lanetan ere aritu izan da. Sare sozialetan igotzen dituen argazkiek gorputzeko tenperatura igotzen dute!
[SEXUMATOIA] BEÑAT OLEA: “Superheroien mozorro festa ero bat izango litzateke nire fantasia”

Fikziozko zein pertsonaia iruditzen zaizu ‘sexy’-a?
Michael Fassbenderrek antzeztutako edozein.
Zein pertsona ezagun iruditzen zaizu Euskal Herriko ‘sex symbol’-a?
Pello Reparaz, Zetak taldeko abeslaria. Zuzenean ikusteko aukera izan nuen Bartzelonako Cruïlla jaialdian, eta hori da karisma hori! Noiz eman zenuen zure lehen musua?
Lehena lagunen artean izan zela esango nuke, Zarauzko parrandaren batean edo. Oso maitakorrak ginen gure artean eta kalimotxoak ere laguntzen zuen.
Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
Denbora baliotsuegia dela deritzot, hobe gauzak argiago izanda aprobetxatzea.
Zer da zita batean inoiz esan edo egin behar ez dena?
Hoberena espektatibak etxean uztea eta gauzak ez behartzea dela esango nuke.
Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituena?
Begirada bat, irribarre bat, adierazteko modua.
Zuk ematen al duzu lehen pausoa ala zain egoten zara?
Orokorrean besteek eman izan dute, aukerarik badudala jakin arte behintzat.
Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Nahiko gardena eta zuzena naiz horrelakoetan.
App-ak edota sare sozialak erabili dituzu ligatzeko?
Bai, noski. Bizi garen garaian ia ezinezkoa da beste modu batean ligatzea.
Sare sozialetan DM edo mezu zuzenak bidaltzen al dituzu ligatzeko?
Bai, ligatzerakoan Instagrama ematea telefono zenbakia ematea baino arruntagoa da gaur egun, kar-kar. Eta hor hasten da jolasa. Zein famaturi bidaliko zenioke DM edo mezu zuzena?
Michael Fassbender aipatu dut jada, ezta? Kar-kar-kar.


Zer da sare edo aplikazio bidez ligatzerakoan gertatu zaizun gauzarik bitxiena?
Bi mutilekin flirtean hasi nintzen, bikote zirela jakin gabe, eta haiek ere ez zekiten biak nire atzetik zebiltzala (harreman irekia zuten, noski).
Zer menu prestatuko zenuke zita baterako?
Gauza askotan naiz trebea, sukaldean ez ordea, kar-kar-kar. Bista ederreko jatetxe japoniar, italiar edo greziar batera eramango nuke. Inoiz eman dizuten gomendiorik onena ligatzeko?
Bide onetik ez zihoan harreman bat eteteko.
Zein da zurekin oheratzeko hobekien funtzionatu duen esaldia?
“Afaltzera gonbidatu nahi zaitut”. Sabelaren bidez irabazten banau, aurrera! Kar-kar-kar.
Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
Maindirepean galtzerdirik ez, mesedez.
Pornoa ikusteko, bakarrik ala konpainian?
Biak, zergatik ez?
Zer gorputzeko atal ukitzea duzu gustuko?
Pertsonaren araberakoa da hori, ondoan dudanak zer pizten didan kontu.
Zein da etxean sexurako txokorik onena?
Sofa.  Ez da ohea bezain erosoa, baina postura askotarako aproposa da.
Inoiz harrapatu al zaituzte jo eta su?
Ezetz esango nuke. Gauza horiek ondo zaintzen eta neurtzen ditut nik, kar-kar.
Zein da zure fantasiarik zoroena?
Superheroien mozorro festa ero bat! Mozorroek gutxi iraungo luketen arren...


Inoiz egin al duzu txortan leku publiko batean?
Unibertsitateko komunak publikotzat jotzen al dira?
Larrutan egin duzun lekurik gogokoena?
Ispilu aurrean.
Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
App batean eskaera eskatologikoren bat izan dut noiz edo noiz, baina hori ez da niretzat.
Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena? Eta traketsena?
Batzuetan onenak gauza sinpleenak izaten dira; lehen aldiz guztiz konektatuta sentitu nintzen aldia esango nuke.
Traketsena, lardaskan genbiltzala, frenulua eten eta odoletan blai amaitu genuenekoa. Drama eta larrialdi-zerbitzuetara, kar-kar-kar. Zer da probatzera ausartuko zinatekeen gauzarik bitxiena? Eta sekula probatuko ez zenukeena?
Gravity Zero batean, espazioan. Aukera hori ez dago oraindik, baina sekulako esperientzia izango litzateke: flotatzen, barrabilak airean... Sekula probatuko ez nukeena, berriz, oso mingarriak edo eskatologikoak diren fetitxeak. Muturreko jokaera horiek ez naute batere erakartzen.
Pertsona famaturen baten argazkirik izan al duzu logelako paretan, karpetan ala mugikorreko pantailan jarrita?
Nerabezaroan Marilyn Manson eta halako taldeetako kideen argazkiekin josita nituen paretak, bai.
Zer telesail edo filmek jartzen zaitu bero-bero?
True Blood-ek beroaldi dexente sortu zizkidan bere garaian, baita Queer As Folk-ek ere. Azkenaldian, ordea, ez dut horrelako zirrararik eragin didan telesailik edo filmik ikusi.