Zaborrik onena, sortzen ez dena

Hondakin gehiegi sortzen dugu, eta zabortegiak leporaino daude. Europako Komunitateak zorroztu egin du hondakinen legea: hondakinak murriztea, eta ahalik eta zabor gehien berrerabili eta birziklatzea dira legearen helburuak.
1970eko hamarkadan, zaborra edozein toki eta eratan botatzen genuen Euskal Herrian. Garai hartan, zaborra inongo kontrolik gabe heltzen zen zabortegietara, eta beste zabor asko, aldiz, bildu ere ez zen egiten. Dena den, garai hartan, gaur egun baino zabor gutxiago sortzen genuen.
80eko hamarkadan, zaborra gaika banatzeko lehen ontziak agertu ziren, eta 1990eko hamarkadarako, Europako Batasunak hondakinen legediak gogortu zituen. Europako legediak beste filosofia bat ekarri du: batetik, ahalik eta zabor gutxien sortu beharra azpimarratzen da; eta bestetik, sortutako zabor hori ahalik eta gehien berrerabili eta birziklatzeko sistemak ezartzen dira.
Bestalde, kontuan hartu behar da hondakin mota asko sortzen ditugula, eta ugaritasun horrek ezinezko egiten duela hondakinak natur zikloen barruan deuseztu ahal izatea.
Hala ere, zabortegietara botatzen den ia zabor guztia, bereizi eta birzikla daiteke. Belgika, Holanda, Suiza, Suedia eta Danimarka bezalako herrialdeek birziklatze maila handiak dituzte, eta baita zaborra errausteko plantak ere. Dena den, herrialde horietan, Euskal Herrian baino sentsibilizazio handiagoa dago arazoarekiko.
Hondakinen tratamendua
"Zaborrik onena, sortzen ez dena": horra hor erreportaje honetako mezu nagusietako bat; izan ere, eman beharreko lehen pausoa horixe da, zaborra gutxiago sortzea. Zaborra murriztearen ondoren datoz bestelako neurriak: materialak berrerabiltzea, birziklatzea, gai organikoak hartuta konposta egitea, hondakinak energia-iturri bihurtzea (mekaniko-biologikoki, edo errausketaren bitartez), eta azkenik, baliagarria ez dena kontrolaturiko zabortegietara botatzea. Dena den, jendearen inplikaziorik gabe, ez dago tratamendu miresgarririk.
Zaborra gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko neurri guztiak onuragarriak dira ingurugiroarentzat, eta etekin ekonomiko eta sozialak ematen dituzte. Adibidez, Alemanian, ikur berde bat ipintzen zaie alderdi guztiok kontuan hartzen dituzten produktuei. Ikur horren bidez, kontsumitzaileek produktu "berde" horiek identifika ditzakete.
Azkenaldion, saltsa handiak izaten ari dira erraustegiak direla eta. Baina, zer egiten da erraustegietan? Erraustegietan erre egiten dira industria eta hiri-hondakinak. Kontua da, hondakinak erretzerakoan, milaka molekula sortzen direla -dioxinak eta furanoak, besteak beste-.
Kutsatutako airea arnastuta edo elikagaien bidez, dioxinak gure gorputzeko gantzetan metatzeko arriskua dago. Kalteak ez dira berehalakoak, baina 10-20 urte igaro ondoren, minbizia ager daiteke. Horrexegatik, erraustegi bat ezin da edozein tokitan eraiki: naturguneak, etxeetarainoko distantzia... eta antzeko faktoreak errespetatu egin behar dira.
Dena den, zenbait tokitan lege horiek ez dira betetzen ari. Adibidez, errausgailua eraiki nahi da Donostiako Aritzeta inguruan, baina Hegoaldeko Zuhaitz Igelak galtzeko arriskuan dagoen anfibioa-, inguru horretantxe du bere bizilekua.- Igelaren habitata kaltetuko balitz, delitu ekologikoa litzateke.
Donostiako erraustegiaren alde daudenek ez dute horrelako arazorik ikusten. Haien ustez, erraustegia zaborrak tratatzeko modu egokia da, eta hondakinak erretzerakoan energia lortuko genuke. Gainera, teknologia berriei esker, errausketak ez luke kalterik eragingo ez osasun ez ingurugiro mailan.
Giltza gizartearena da
Datozen belaunaldiei hondakinez betetako planeta bat utzi nahi ez badiegu, kontsumoaren eredu soziala goitik behera aldatu behar da. Izan ere, ingurugiro mailako arazo guztiak egungo ekoizpen eta kontsumo sistematik datoz. Gure eredu sozialak aldatzea denon esku dago.

Uste baino material gehiago birzikla daitezke: gai organikoak, papera eta kartoia, plastikozko ontziak, latak eta tetrabrikak, beirazko ontziak, pilak, etxeko obretako hondakinak, metagailuak eta bateriak, autoetako olioa, erabilitako olio begetalak, hondakin elektriko eta elektronikoak, etxeko tresna handiak, ehungintzako hondakinak, botikak, deskarga-lanparak (fluoreszenteak, halogenoak...), pneumatikoak, erradiografiak, etxeko hondakin toxikoak... Hala ere, hondakinen kudeaketari dagokionez, Euskal Herrian ez gaude beste zenbait herrialdetan bezain ondo.
-Hondakinen gaikako bilketa industria-poligoenetan: Gipuzkoako Astigarraga herriko industria-poligonoetan, %50 gutxitu da zabortegietara eraman beharreko zaborra. Hain zuzen, poligono hauetan zaborraren %50 birziklatu egiten da gaur egun.
-Beira birziklatuz: Estatu espainiarrean, euskal herritarrek birziklatzen dute beira gehien: pertsona bakoitzeko 21 kilo.
-Birziklatu zure irudimena tailerra: Tailer hau Gazteizen jarri da martxan. Era guztietako materialak aprobetxatzen dira: erabilitako galtzerdiak, artileak, egur zatiak edo plastikoak irudimen pixka batekin, materialak berrerabili daitezke, jostailu, kutxatilak, panpinak edo txontxongilok egiteko, adibidez.
-Gai organikoak birziklatzeko plantak: Araba izan da gai organikoen birziklatze planta bat sustatu duen lehen herrialdea. Beste herrialdeek ere bide hori jarraitu dute. Izan ere, gure zabor poltsetan gai organikoak eta gai inorganikoak pilatzen dira. Biak ondo bereiziz gero, gai organikoekin kalitate handiko konposta egin daiteke.
-Edalontziak berrerabiltzea: Iazko Santo Tomas egunean, 10.000 edalontzi banatu ziren Donostian, eta haietatik, 650 itzuli zituen jendeak. Beira biltzeko puntu berde asko jarri ziren Donostian, eta edalontzi guztiak berreskuratu ez ziren arren, oso esperientzia positiboa izan zen.
- Etxeko olioa erregai bihurtzea: Etxean erabiltzen dugun olioak jaboia egiteko edo erregai gisa erabiltzeko balio du. Froga bat egin zuten Donostiako autobusetan, erregai hau erabilita. Gaur egun, erregai hau gero eta gehiago ikusten da gasolindegietan, biodiesel etiketaz.

Material birziklagarriak

Esperientziak eta datuak