GAZTEZULO X. bideo lehiaketa: parte hartzea irekita!

GAZTEZULO X. bideo lehiaketa: parte hartzea irekita! Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/x-gaztezulo-bideo-lehiaketa-parte-hartzea-irekita/@@download/image/bideo_lehiaketa_2019.jpg
2019/03/27
berria
Bete formularioa, bidali bideoa eta irabazi zure saria! Irabazleek, 1.200 euroko saria jasoko dute!
GAZTEZULO X. bideo lehiaketa: parte hartzea irekita!

Hiru, bi, bat...  filmatzen!

Hemen da urte osoa itxoiten ari zinen unea:

GAZTEZULO X. BIDEO LEHIAKETA!

Istorioak irudi bidez kontatzea gustuko baduzu, nagiak askatu eta hasi errodatzen!

LANAK ENTREGATZEKO EPEA
Bideoak apirilaren 8tik maiatzaren 24ra aurkeztu behar dira, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Ondoren, epaimahaikideak lan guztiak baloratu eta ekainean Bilboko Euskararen Etxean izango den sari banaketa ekitaldian garaileen izenak jakinaraziko ditugu.

NOLA PARTE HARTU?

1. FORMULARIOA BETE HEMEN.
2. Bideoak online bidalketa sistema baten bidez (tori.eus edo wetransfer.com) bidali web@gaztezulo.eus helbidera.
3. Ikusleen botoak eta iruzkinak ekainaren 4a arte jaso ahal izango dira gaztezulo.eus webgunearen bidez. Jasotako bideoak GAZTEZULOren YouTubeko kanalera igo etagaztezulo.eus webean publikatzen joango gara. Beraz, zenbat eta lehenago bidali, orduan eta Ikuslearen Saria irabazteko aukera gehiago!

 

EPAIMAHAIA

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratuko ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta.

2019ko edizioan Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreek eta Maider Oleaga zinema zuzendariak osatuko dute.

 

SARIAK

1. SARIA: bideo onenaren egileak 1.200 euroko saria jasoko du*.

2. SARIA: bigarren bideo onenaren egileak 300 euroko saria jasoko du*.

IKUSLEEN SARIA: webgunean maiatzaren 31n 12:00etan ikusleen boto gehien dituen lanaren egileak hainbat produktuz eta GAZTEZULO materialez osatutako opari sorta bat irabaziko du.

 

JARRI MARTXAN! 

SARI POTOLOAK DITUZU ZAIN!

 

OINARRIAK DESKARGATU (PDF)