Vladimir Nabokov: Noizko gure Lolita?

Eleberri asko plazaratu zituen Vladimir Nabokov-ek, baina "Lolita" da, dudarik gabe, ospea eman ziona. Tamalez, oraindik ez da euskarara itzuli bere garaian eskandalu latza sorrarazi zuen nobela ospetsua.
Errusiako San Petersburgo hirian jaio zen Vladimir Nabokov, 1899ko apirilaren 23an. Aristokrata diruduna eta politikaria zuen aita. Nabokov familia Euskal Herrira etorri ohi zen udan, Miarritzera. 1919. urtean, Errusiako Iraultzak eztanda egin zuenean, Nabokov familiak jaioterritik alde egin behar izan zuen. Ingalaterrara joan ziren bizitzera, eta 1922an, Cambridgeko unibertsitatean graduatu zen Vladimir. Urtebete geroago, Berlinera joan zen familia. Vladimir Nabokov Alemanian hasi zen lehen liburuak argitaratzen, Vladimir Sirin ezizenarekin.
Parisen, ingelesez
Nabokoven lehen nobela "Mashenka" izan zen. 1935. urtera arte, beste lau nobela eta ipuin bat argitaratu zituen: "King, Queen", "Knave" (1928), "The Defense" (1930) eta "Laughter in the Dark" (1933). Berlin utzi eta Parisera joan zen bizitzera 1937an. Bitxia badirudi ere, Nabokov Parisen hasi zen ingelesez idazten.
Europan barrena ibili ondoren, AEBetara joan zen bizitzera, 1940an. Han idatzi zituen "The real life of Sebastian Knight" (1941) edo "Bend sinister" (1947). Pixkanaka-pixkanaka, idazle ezaguna bihurtzen ari zen, baina 1955. urtean lehertu zen Nabokov-bonba: "Lolita" eleberria argitaratu zuen.
Debekatutako harremana
"Lolita" eleberrian, neskatila baten eta gizon heldu baten arteko istorioa kontatu zuen Nabokov-ek. Maitasuna, desioa eta harreman debekatua inork baino hobeto deskribatu zituen. Nobelak eskandalua sortu zuen, eta hamaika hizkuntzatara itzuli zuten. 1962an, Lolita neskatila zineman agertu zen lehen aldiz, Stanley Kubrick zuzendariaren eskutik. Lolitaren ondoren, "Pale Fire" (1962) eleberria etorri zen.
1966an heldu zen Nabokoven lan pertsonalena. "Speak, Memory"-n, Errusian bizi zeneko pasadizoak kontatu zituen. 1969an, berriz, "Ada or Ardor" idatzi zuen. Errusian hasitako abentura Suitzan amaitu zen. Montreux (Suitza) hiriko hotel batean hil zen-eta Vladimir Nabokov, 1977ko uztailaren 2an.