Virgin Ubiquity Remixed

Giroak sortzeko dohain berezia du musikak. Giro goxo eta sentikorrak sortzeko garaian, Roy Ayers musikaria da ezinbesteko erreferentea. 70eko hamarkadan kaleratu zituen diskoek, garaiko soul, jazz eta funk erritmoen sentikortasun osoa jasotzen dute. Lau hamarkada igaro eta gero, Roy Ayersen musikak gaurkotasun eta balore guztia mantentzen du. Diskoak kaleratzen jarraitzen du, eta azken lan hauetan Erykah Badu, MAW, Mary j Blidge edo Puff Daddy bezalako artista handien laguntza jaso du. Oraingoan, bere kanta ezagun eta ezezagunak disko jartzaile eta ekoizleen esku jarri ditu; kanta horien nahasketa berriak jasotzen dituen diskoa osatuz. Bueltan da maisua, jantzi berriekin.