Verdini Dantza Taldeak ‘Zu zeu’ aurkeztuko du larunbatean

Verdini Dantza Taldeak ‘Zu zeu’ aurkeztuko du larunbatean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/verdini-dantza-taldeak-zu-zeu-aurkeztuko-du-larunbatean/@@download/image/zu_zeu_motza_1357891225.jpg
2013/01/11
berria
Isabel Verdiniren ekimenez, Verdini Dantza Taldea sortu zuten orain hogei urte, adimen urritasuna duten lagunen gizarteratzea bultzatzeko asmoz. Urteurrena ospatu eta beren ikuskizuna aurkezteko, Zu Zeu izeneko gala antolatu dute larunbat honetan —urtarrilak 12— Donostiako Victoria Eugenia aretoan.

2008an Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen Verdini Dantza Taldeak. Eta ez da gutxiagorako. Dantzaren eta gorputz adierazpenaren bidez, adimen urriko pertsonen gizarteratzea du helburu konpainia donostiarrak, eta azken bi hamarkadatan egindako lanari esker hainbat ikuskizun taularatzea lortu dute.

Taldeko Isabel Verdini arduradunak dioen moduan, "lanaren bidez, urritasuna duten pertsonak edozein muga sozial gainditzeko gai dira".

Horregatik, urte berrirako ikuskizun berria prestatu dute, Zu Zeu izenekoa. Urriaren 12an, larunbata, Iluntzeko 20:00etatik aurrera, gala homonimoa aurkeztuko dute Donositako Victoria Eugenia antzokian.

Ibilbidearen errepasoa
Ikuskizuna aurkezteaz gain, proiektuaren hasierako obren zatiak eta taldeak bizitako une gogoangarriak errepasatuko dituzte larunbatean. Azken ikuskizunetako fragmentuak ere eskainiko dituzte Badut clown taldeak gidatutako galaren baitan.

Horregatik, urteurrena ospatzera eta espektakuluaz gozatzera hurbiltzeko gonbitea luzatu du Verdini Dantza Taldeak, beste hainbat urtez lanean jarraitzeko asmoz.