Ura: iturria agortu ez dadin

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna egingo da. Egun horren bitartez, kontzientzia piztu nahi da mundu osoan, ura gero eta altxor urriagoa baita gure planetan. Hona hemen urari buruz jakin beharko zenituzkeen zenbait kontutxo.
Lurra ur-planeta da, eta berez, ur hori da biziaren oinarria. Dena den, zera argitu beharra dago: ur geza munduko ur guztiaren %3 baino gutxiago da, eta %3 horren hiru laurdenak, batez ere izotz moduan pilatuta daude poloetan.
Gainerako %97 lurazpian dago (ozeanoetan). Beraz, munduko ur guztiaren %1 besterik ez dago bizidunen esku; hau da, planetako uraren oso ehuneko txikia erabili dezakegu.
Dena dela, munduko gizon-emakume guztien premiak asetzeko ur nahikoa dago, edo egon beharko luke, behintzat. Baina uraren banaketa da arazoa: leku batzuetan nahikoa ura dute, baina beste leku batzuetan, ez dago behar hainbeste.
Gisa horretara, basamortuak daude Afrikan, Ekialde Hurbilean, AEBetan, Mexiko iparmendebaldean, Txilen, Argentinan eta ia Australia osoan. Horrez gain, munduan 1.200 milioi pertsona inguru daude ur edangarririk gabe, eta 2.400 milioi lagunek ez dute oinarrizko ur saneamendurik. Johannesburgon egindako Bigarren Lur Gailurrean, 2015 urterako zenbaki hauek jaistea aurreikusi zen.
Dena elkarrekin lotuta
Hainbat arrazoiren eraginez, ura gero eta altxor urriagoa da. Batetik, munduko populazioa asko hazten ari da, eta lur-emankorretan eraikitzeko joera handia dago: etxebizitzak, industria poligonoak, baserriak Bestetik, kontuan hartu behar da ura ia edozer gauzatarako behar dugula: janaria prestatzeko, industriarako... zernahitarako.
Hain zuzen, ezbehar ekologikoak elkarrekin loturiko faktore askoren ondorio izaten dira: uholdeak, lur gaineko eta lurazpiko urak kutsatzea, lehorteak. Denak elkarrekin lotuta daude. Zenbat eta presio handiagoa egin ur ekosistemetan, orduan eta kalte handiagoa jasan beharko du gizakiak.
Ezbehar ekologikoek itsaso eta ozeanoetan ere eragina izaten dute; izan ere, sare trofiko osoa kutsatzen baita ezbaharren eraginez. Behin lurazpiko eta itsasoko ura kutsatuta, oso zaila da kutsadura hori ezabatzea. Kutsadura horren eraginez ibaietako uretako oxigenoa gutxitu egiten da, eta ondorioz, algek ezin dute fotosintesia ondo egin. Horrek ibaietako arrainen heriotza dakar.
Eta Euskal Herrian?????
60eko hamarkadan, Euskal Herriko ibaiek oso presio handia jasan zuten. Esaterako, Oria ibaia Europako ibairik kutsatuena izan da, papergintza arloko industriaren eraginez. 60eko hamarkadan, hiri eta industrien isurketak ibaira joaten ziren zuzenean. Ondorioz, ibai asko estolda zikinak ziren.
Industria kutsatzaileak desagertzen joan dira pixkanaka, eta uraren kutsadurari aurre egiteko, araztegiak jarri dira martxan. Araztegietan, ur beltzak tratamendu kimiko eta biologikoen bitartez garbitzen dira. Dirudienez, 2007an araztegien sarea izango dugu Euskal Herrian, eta ondorioz, gure ur zikinak desagertuko egingo dira ibaietatik eta itsasotik. Helburua ondorengoa da: bere ibilbidean, ibai bakoitzak hiru edo lau araztegi izatea. Gisa horretara, uraren kalitatea bermatuko litzateke.
Uholdeak eta lehorteak
Urarekin lotutako beste hondamendi era bat uholdea da; batez ere, daukagun garapen mailari so eginez gero. Berez, uholdeak gertakari naturalak dira, baina kalte handia eragiten diote gizakiari: laborantza lurretan, errepideetan, industrietan...
Hala ere, uholdeak gertatzea mesedegarria da ibaientzat. Izan ere, uholdeek akuiferoen birkargatzea eragiten dute, ibarrak ongarritzen dituzte, eta estuarioak mantentzeko ere mesedegarriak dira. Uholdeen kasuan, itsasotik gertu dauden herriak izaten dira kaltetuenak.
Lehortea beste hondamendi mota bat da. Lehorteak ekiditeko, urtegiak egin ziren bere garaian. Gizartea urez hornitzea da urtegiaren helburua. Uholdeak gertatzen direnean, urtegiak bete egiten dira, eta ibaien emaria eskastu egiten da bertan bizi diren organismoentzat. Horrexegatik, maiz ez da emari ekologikoa betetzen.
Kantitatea eta kalitatea zaindu
Uraren kantitatea eta kalitatea ondo kudeatzea oso garrantzitsua da. Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna egingo da, eta hausnarketa egin beharko litzateke. Izan ere, kontserbazio jarduerak bultzatzea komeni da.
Ura baliabide natural baliotsua da, eta guk zaindu ezean, ondorengo belaunaldiei altxor hau eskura izateko eskubidea kenduko litzaieke. Lurra ustiatzeko sistema tradizionaletara itzultzea komeni da, eta ingurumenarekiko kalte eta eraginak kontuan hartzea. Alde horretatik, gure ur politika aldatu nahi badugu, funtsezkoa da biztanlegoaren inplikazioa. Izan ere, uraren kultura berria sortu behar da. Natur baliabideak ondo kudeatzea guztion esku dago.