“The Boss is back”

“The Boss is back” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-boss-is-back/@@download/image/roy_ellis_the_boss_is_back.jpg
2011/02/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Roy Ellis
115.zenbakia
Asko dira bizitza osoa musikari eskaintzen dioten musikariak. Jamaikarren artean ohikoa da oso. 1969 urtean Roy Ellisek, Symarip taldeko abeslari gisa, ska musikak 80ko hamarkadan Ingalaterran izan zuen arrakasta ulertzeko ezinbestekoa den diskoa kaleratu zuen: Skinhead Moonsop. Urteetan soul eta gospel estiloetan murgilduta ibili ostean, 2007an jamaikar doinuetara bueltatu zen, eta etapa berriko bigarren diskoa aurkeztera dator orain. Ska, rocksteady, reggae eta soul doinuek gidatuta, 60ko hamarkadara begira jarriko gaitu Ellisek.