Telesail gehiegi estrenaitzen direla iruditzen zaizu? Bada arrazoi duzu

Telesail gehiegi estrenaitzen direla iruditzen zaizu? Bada arrazoi duzu John Landgraf, FX kateko presidenteak, 2015. urtean aurreikusi zuen telesail kopuruak bere puntu gorena eskuratuko zuela laster, ez baita jasangarria industriarentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telesail-gehiegi-entrenatzen-direla-iruditzen-zaizu-bada-arrazoi-duzu/@@download/image/telesail gehiegi.png
2022/02/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

John Landgraf, FX kateko presidenteak, 2015. urtean aurreikusi zuen telesail kopuruak bere puntu gorena eskuratuko zuela laster, ez baita jasangarria industriarentzat.
Telesail gehiegi estrenaitzen direla iruditzen zaizu? Bada arrazoi duzu

Uste zuen industria telesail gehiegi sortzen ari zela, guztiek behar duten arreta kuota eskuratzeko. Entretenimendu burbuila bat sortzen ari zela nolabait. Bada, uste zuen, burbuila horrek bere puntu gorena eskuratzean jaisten hasiko zela. Streaming plataformen eztandak ordea bere aurreikuspenak ezerezean utzi ditu. Gerora onartu du, telesailen hazkundeak berak uste zuena baino jasangarriagoa dela. 

Burbuila horrek, beraz, ez du sekula eztanda egin eta urtero errekor berriak hausten ari da. 2012-2018 bitartean 300-500 telesail artean estreinatu ziren. 2020an, pandemia betean, errodaje asko bertan behera geratu zirenez kopurua apur bat jaitsi zen. 2021ean, ordea, hastapeneko kopuruetara itzuli ginen. FX Reserach ekimenak telesail kopurua kontatzen jardun da 2002tik. Pasa den urtean 559 telesail original sortu dira bere datuen arabera, 2020an baino 66 gehiago, orduan 493 estreinatu baitziren. 2019an 532 izan ziren. Gainera, FX kateak ez ditu kontuan hartzen ingelesez ez diren beste telesail guztiak, eta beraz, kopurua askoz ere handiagoa litzateke, urtero aurreko urteko errekora hautsiz. 

Argiago ikusi dezazuen beste datu bat: 2011. urtean, streaming plataformen iraultzaren urtea izan zen horretan, 266 telesail original estreinatu ziren. 2002an 182 telesail zeuden, telebistan noski, streaming-ik ez baitzegoen. Egun, zifra horiek barregarriak iruditzen zaizkigu, 2021. urteko 559 telesailekin alderatuta. 

Denbora mugarik gabe, streaming zerbitzuek etengabe sortu ditzakete telesail berriak. Zenbat eta telesail gehiagoaukera gehiago bezerek norberaren plataforma aukeratzeko.

Kontsumitzaile bezala erabaki asko hartu beharra dago eskaintza hain zabalaren artean. Atzean geratzeko beldurra estres faktorea izan liteke. Telesail bat hasi bai, baina bukatzeko denborarik ez topatzea ere ohikoa izan hoi da, eta horrek askori estresa eta erruduntasun sentimendua eragiten die. Honen aurrean, behatu da, asteka estreinatzen dirent elesailak mentalki osasuntsuagoak direla eta ez dutela horrenbesteko estresik sortzen. Modu bat ala bestea aukeratugogoratu entrenimendua dela, gozatzeko ikusi behar direla telesailak eta ez momentu txarrak igarotzeko.