Entzun al duzu Izarok bere lantaldeari eskainitako kantua?

Izarok maiatzaren 31n, BECen, amaituko du Cerodenero bira, baina aurretik abeslariak opari bat egin nahi izan dio berarekin lanean aritu den lantaldeari: Ordu bik eta laurden izeneko eskertza kantua.
Izarok lantaldeko kide bakoitzaren izena eta bizipenak bildu ditu kantuan, elkarrekin igarotako une berezi guztien erakusle: kamerinoak, bilerak, bidaiak, entseguak, barre algarak, urduritasuna... "Harrotasuna eta konplizitatea" partekatu dituzte eta horrek "familia" bilakatu dituela nabarmendu du artistak. Bideoklipa ere biran bildutako irudiz osatuta dago.
Bira aurten bukatuko den arren, Izarorentzat lantaldea "betiko izango da dreamteam". Taldekideei, bere ametsaren bidea berarekin eraiki dutenei, maite dituela esateko modua da: "“Zetako zuek gabe. Inora zuek gabe”.
Azken kontzertua baino lehen argitaratutako laugarren abestia da hau eta maite duen jendearentzat egindako kantuak Perlak izeneko EPan kaleratuko ditu.