Sexu jokabideaz burutu den ikerketarik handienak ondorioztatu du “gene gay-a” ez dela existitzen

1993an Dean Hamer buru zuen ikerketa taldeak esan zuenez homosexualitatearekin lotutako ADN zatia aurkitu omen zuten. Ordutik, eztabaidagai izan da “gene gay-a” kontzeptua bai gizartean eta baita komunitate zientifikoan ere, eta horren ondoren hainbat ikerketa burutu dira.
Orain badakigu, sexu jokabideaz egin den ikerketarik handienaren arabera “gene gay-a” ez dela existitzen eta eztabaidarako datu berriak gehitu ditu. Ikerketa honek frogatzen du ez dagoela eragin genetikorik jokabide sexualean eta beraz, ez dagoela “gene gay”-rik, baizik eta hainbat eta hainbat genek eragiten dutela pertsona batek sexu bereko bikotea edukitzeko joera izateko ala ez.
Science aldizkarian argitaratutako ikerketan bi generoetako eta noizbait jokabide homosexuala izan zutela adierazi zuten milioi erdi bat pertsonen ADNa eta historia sexuala aztertu ziren. Aurreko ikerketa guztien lagina baino ehun aldiz handiagoa da lan honetan aztertu dena. Ondorio nagusia, genetika eta jarduera sexualaren artean zenbait lotura baldin badaude ere, ingurune faktoreak rol garrantzitsua jokatzen dutela da.
Ikerketaren autoreek pertsona baten altura determinatzen duten faktoreekin alderatzen duten lortutako ondorioa, ezaugarri horretan ere hainbat faktore genetiko eta ingurugirokoek eragiten dute. Kasu honetan, ingurugiroa hitza erabili dute adierazteko ez duela eragin genetikorik, baina ez du zertan izan hezkuntzarekin edo kulturarekin lotutako zerbait. Eragin biologikoak izan daitezke eta ez genetikoak edo jaio aurretik uteroan izan zuen giroa. Ikerketa honek ez du argitzen zein diren jokabide sexualak zehazten dituzten eraginak, besterik gabe “gene gay-aren” teoria gezurtatzen du.