Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The Pitt' (2.denboraldia)

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The Pitt' (2.denboraldia) Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-the-pitt-2-denboraldia/@@download/image/Pitt-TV-show_Courtesy-of-Warrick-Page-Max_CLR-1-1200x675.jpg
2026/05/28

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'The Pitt' (2.denboraldia)

'THE PITT’
(2.denboraldia)
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
R. Scott Gemmill
15 atal
HBO Max

Lehen denboraldian bezala, bigarrenean ere egitura zorrotz eta ausartari eusten dio The Pitt telesailak: hamabost atal, lanegun bakar baten barruan. Larrialdietako taldearen txanda osatzen duten hamabost orduak ia denbora errealean erakusten dira. Hamabost ordu, hamabost atal; arnasa hartu gabe igarotzen den eguna. Bigarren denboraldiaren abiapuntua, gainera, karga emozional handikoa da: Michaelek urte sabatikoa hartzea erabaki du, eta ikusleak bere azken laneguna biziko du harekin batera. Hortik aurrera, aurreko denboraldiko eskemari jarraiki, pazienteak, kasuak eta muturreko egoerak bata bestearen atzetik etorriko dira, larrialdien erritmo basatian, atsedenik gabe. Aktoreen lana zutaberik sendoena da. Pertsonaia-sorta paregabearen bidez, telesailak laneko neke kronikoa, erruaren pisua eta deshumanizazioaren prozesu isila aztertzen ditu.

Onena: Pertsonaiak eta euren gatazkak.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizkizu: Medikuntza munduan girotzen diren edukiak.