Rafa Rueda: "kantuak garatzerakoan taldean pentsatzen dut"

Rafa Rueda, PILT taldeko kideak bakarkako lehen lana kaleratu du Metak zigiluarekin: "Kea". Pop kutsuko kantuak sortu ditu Mungiarrak, gitarren indarra baztertu barik.
Zelan sortu zen diskoa egiteko ideia?
Aspalditik buruan izan dudan gauza bat da. PILT-en beti baztertu izan dira zenbait kantu, taldearen estiloarekin bat ez zetozelako. Hortaz, taldean lekurik ez zuten kantuak egiten hasi nintzen duela bi urte. Disko bat egiteko adina kantu idatzi nituenez, eta PILT-en atsedenaldia kontuan hartuta, diskoa egitea pentsatu nuen. Musika modu zabal batean ulertzen dut, eta beste estilo batzuekin proba egin nahi nuen.
Zale asko zur eta lur geratuko dira diskoan grabatu dituzun pop kutsuko melodiak entzuterakoan.
Beharbada bai. PILT oso zabala izan da estiloei dagokionez: pop kutsuak beti izan du bere lekua taldean, baina kutsu hori berezko estiloarekin jorratu dugu. "Kea" diskoaren soinua PILT-en ere antzematen zen, baina ezkutuan. Ni pop kutsu hori areagotzen saiatu naiz. Taldetik kanpora zerbait egitekotan, bestelakoa izan behar zuen; bestela ez luke zentzurik.
Rock kantautore gisa ikusten duzu zeure burua, Neil Young edo Bob Dylan-en antzera, edo pop-rock talde moduan egin duzu proiektua?
Aipatu dituzun bi aukera horiek oso gustukoak ditut, baina beti aritu naiz taldeetan, eta hori igartzen da. Bai pop-a, bai rock-a taldean aritzeko ulertzen ditut, eta taldeak garrantzi handia du kasu honetan. Kantautorea musika eta hitzak bakarka egiten dituena bada, argi dago kantautorea naizela, baina kantuak garatzeko orduan taldean pentsatzen dut. Bestalde, taldetik bereiztea nortasun kontua da, eta hori denborak finkatzen du.
Post-hardcore taldeen intentsitatea ere antzeman dut diskoan, Sunny Day Real Estate eta antzeko taldeen eragina, alegia.
Sunny Day oso gustuko dut, oso freskoak iruditzen zaizkit eta norbaitek loturaren bat ikusten badu nire diskoarekin, niretzat ohorea da. Post-hardcoreare kontu hori PILT-ekin ere askotan esaten ziguten, eta hemen ere horrelako zerbait antzematea normala iruditzen zait.