Netflix-ek kategoria berri bat sortu du pelikula oso motzentzat

Geroz eta gehiago kostatzen zaigu pelikula luze batez gozatzeko sofan etzatea. Luzea diogunean 3-4 ordukoa esan nahi dugu. Telesailak ikustera ohituago gaude gaur egun streaming plataformen eskaintza zabala dela eta.
Honen arrazoiak ugariak eta askotarikoak dira, baina laburbilduz esan liteke gure arreta mantentzeko gaitasuna narriatu egin dela azken urte hauetan. Horretaz oharturik, Netflix-ek ordu eta erdi baino gutxiago irauten duten pelikulen kategoria bat sortu du: Short-Ass kategoria.
Zer aurkitu genezake bertan? Ordu luzeetan sofan harrapatuta edukiko ez zaituzten pelikulak. Horien artean daude Zoolander, Death at a Funeral, Monty Python and the Holy Grail edota Midnight in Paris.
Pelikulak motzagoak eta sinpleagoak bihurtzen ari dira
Gidoilarien artean kontsentsu bat dago dioena pelikulak laburtzen ari direla Orain dela 50 urtetako eszenak 3-4 orri izan zitzaketen. 80. hamarkadaren bukaeran, orokorrean, 2 orritakoak ziren. Egun, batez beste eszena bakoitzak orri eta erdi okupatzen ditu soilik. Lehen 120 orri ingurukoak izan ohi ziren gidoiak, egun 105 orrialdekoak izan ohi dira asko.
Zergatik gertatzen da hau? Ikusleon arreta gabeziagatik. Pelikula bat ikusten jarri ohi garenetan, mugikorra kontsultatzen dugu sarri, askotan pelikula bera pausan jarri gabe!
Berriki Danimarkako Unibertsitate batean burutu den ikerketa baten arabera, mundu mailan, arreta gaitasuna murrizten ari da jasotzen dugun gehiegizko informazioa dela eta. Ikerketak frogatzen du egun gauza askotarikoetan kontzentratu behar izaten dugula eta horregatik denbora gutxiago eskaintzen diogula bakoitzari.