Nagore Aranburu: “Pazientzia galduz gero, erabat galtzen dut”

Nagore Aranburu: “Pazientzia galduz gero, erabat galtzen dut” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nagore-aranburu-pazientzia-galduz-gero-erabat-galtzen-dut/@@download/image/36p57-1.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Geminis. Azpeitiarra. Aktorea. Hala ere, “etxekoek titiritero ere esan izan didate”. Oholtzeratu aurretik, ura edaten du. Gozozalea. Ostegunetako “Sorginen Laratza” saioko hitzordura ez du huts egiten. Iaz, Euskal Aktoreen Batasunak aktore onenaren saria eman zion.

Arrunt laket dut: Jatea! Txokolatea izugarri gustatzen zait.

Ez dut parean ikusi ere egin nahi: Han hemenka presaka ibiltzea.


Lasaigarri zait: Itsasoari begira egotea. Donostiako Sagues auzoa leku aparta da horretarako.

Sutan jartzen nau: Autoan, gidatzerakoan, jendea bero-bero jartzeak.


Gustura irakurri nuen: Aspaldian ez dut libururik hartu.

Lo seko geratu nintzen irakurriz: Ez dut inoiz lo hartu zerbait irakurtzen.


Bertutea: Beste norbaitek esan beharko luke! Baina pazientzia dudala uste dut. Hori bai, pazientzia galtzen dudanean, erabat galtzen dut.

Akatsa: Hitzordura, ordua baino apur bat lehenago iristeko ohitura dut.  Horrek, askotan, lagunartea haserretu egiten du.


Ametsa: Antzezlan bat idaztea eta taularatzea.

Amesgaiztoa: Nire amets gehienetan sugeak azaltzen dira.


Barre algara eragiten dit: Gauza askok. Nire hanka sartzeek. Eguneroko gauza xeheek.

Negargura ez dut urruti: Ingurukoei zerbait gertatzen zaienean. Nahikoa sentibera naiz.  


"Anttoni, Anttoni, zure atean nago ni…": Ez naiz ate asko joa. Baina, oso lotsatia izan arren, behin edo behin astindu izan dut aldaba.   

"… ai Antton, ai Antton, ate ondoan hor konpon": Denen antzera, erantzunak, denetik, botikan bezala.


Hatzak zupatzen ditut: Gaztarekin! Mota askotakoak, eta "edozerekin" nahastua.

Gogoko ez dudan jakia: Patata purea ezin dut parean ikusi ere egin. Mafaldak zopa, eta nik purea.


Dirua ordainduko nuke: Diruarekin lortu ezin den zerbait lortzearren. Nire ingurukoak pozik ikustearren.
Ez nioke xentimorik ere emango: Ogasunari.