Moroñoko lubakiak

Moroñoko lubakiak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/moronoko-lubakiak/@@download/image/moroñoko_luba_1469619904.jpg
2013/03/08
albiste-laburra
Moroñoko lubakiak
Euzko Gudarostearen inguruko memoria batzeko asmoa duen Sancho de Beurko Elkartea eta Incromedia Bilboko ekoiztetxea Baile en el sindicato izeneko filma errodatzen ari dira. 1936-1937ko neguan kokatuko da istorioa, CNTko milizianoak Maroñora erreketeen erasoen kontrako defentsa eratzera heldutakoan. Han, Alicia miliziana anarkistak eta Rosarito maroñoarrak elkar ezagutuko dute. Aktoreen artean Estibaliz Orbe, Xandra Garcia, Cintia Leon, Nerea Aldazabal eta Sandra Bermejo daude, guztiak bilbotarrak.