Miniaturizazioaren aroa

Mahai gainean daukagun ordenagailua orain 70 urte asmatutakoa baino 150 aldiz txikiagoa da. Eragingailu eta sentsore mikrometrikoen inguruko ikerketek ahalik eta prestazio gehien dituzten gailuak garatzea dute xede, ahalik eta txikien izanik aldi berean.
Horrela ba, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Elektrizitate eta Elektronika saileko Automatika taldea mikro- eta nano- posizionamenduaren inguruko ikerkuntzan lan egiten ari da, sentsore eta eragingailu berrien inguruan hain zuzen ere. Baina, zer egiten dute?
Eragingailuei dagokionez, memoriadun izeneko materialak aztertzen dituzte. Nikelez eta Titanioz osatutako hari bat, Nitinol izenekoa, eta Nikel Manganeso Galioz (NiMnGa) osatutako beste material zatitxo bat erabiltzen dute. Nitinola berotuz gero, uzkurtu egiten da eta hoztutakoan jatorrizko tamaina berreskuratzen du. NiMnGa materiala, ordea, aplikatutako eremu magnetikoaren aurrean luzatu egiten da eta, bere jatorrizko forma berreskuratu dezan, eremu magnetikoa zuzenbide perpendikularrean aplikatu beharko zaio. Gainera, material hauek aproposak dira, baita ere, energia aurrezteko, posizio batera helduta bertan mantentzen baitira beste inolako kanpo eraginik behar izan gabe.
Aipatutako ezaugarriei esker memoriadun materialetan oinarritutako eragingailu hauen onurez jabetzeko, bi adibide aipa ditzakegu. Robot arin bateko gakoa Nitinolez lotutako bi xaflaz osa daiteke. Hariari korronte elektrikoa aplikatzean, haria berotu eta uzkurtu egiten da, gakoa itxiz eta objekturen bat jasotzea ahalbidetuz. NiMnGa-an oinarritutako eragingailuen erabilera bat aipatzeko, bestalde, indar atomikoko mikroskopioen munduan murgilduko gara.
Mikroskopioek zehaztasun handiz mugitzeko gai izan behar dute. Eragingailu hauekin, mugimendu zehatzak gauzatzeaz gain, energia ere aurreztuko genuke, behin posizio hori lortuta bertan mantendu behar baitira.
Memoriadun materialetan oinarritutako eragingailu hauek mugimendu zorrotzak ahalbidetzen dituzte, mikro- edo nanometrotako mugimendu kontrolatuak, hain zuzen ere. Kontuan hartu beharrekoa da guk emandako pausu bat 1.000.000 eta 1.000.000.000 zatitan banatzeaz hitz egiten ari garela, atomo batetik ondoko atomora salto egin ahalko genukeela!
Mugimendu txikien neurketa
Posizioa neurtzeko hainbat sentsore aurki ditzakegu, baina gutxi dira mugimendu hain txikiak neurtzeko gai. Automatikako talde hau erresonantziaren propietate fisikoaz baliatuz, maiztasunaren bidez posizioa, indarra edo lurrikarak neurtzea ahalbidetuko lukeen gailu baten funtzionamendua aztertzen ari da. Kilohertziotako maiztasun aldaketak bereizteko teknologia oso aurreratua dagoenez, aldaketa nanometrikoak bereiztuko dituen esperantzaz dago taldea.
Baina mugimendu txiki eta nanometriko hauen atzean lan makrometrikoa dago. Ingeniaritza Elektronikoa eta Fisika ikasi duten eskarmentudun irakasleek ikerle berriak murgiltzen dituzte tresneriaz beteriko jakintza-alor anitzeko Lyapunov izeneko laborategian. Lan gidatua egiten ari diren ikasleengandik hasita, tesia egiten ari direnekin jarraituz eta ikerketan dihardutenekin bukatuz, hainbat lagun ikus ditzakegu elektronika, mikrouhinak, informatika, automatika, fisika eta beste hainbat gairen inguruan eztabaidan.