Millenium amerikartua

Millenium amerikartua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/millenium-amerikartua/@@download/image/2010721758MILLENIUM_Stieg_Larsson.jpg
2012/12/13
berria
Stieg Larssonen trilogia literarioaren bertsio yankeea prestatzen hasi dira Hollywooden. Ez dirudi, ordea, ohiko erdipurdiko moldaketa izango denik, kontuan hartuta The Girl With the Dragon Tattoo lehenengo atalaren moldaketaz David Fincher (The Fight Club 1999, Zodiac 2007) arduratuko dela. Aktoreei dagokienez, George Clooney ziurtzat jotzen zen Mikael Blomkvist kazetariaren azalean, baina badirudi azkenean Daniel Craig aukeratuko dutela. Lisbeth Salander izateko aukera gehien dituena, aldiz, Carey Mulligan omen da.