Manifestaziora deitu dute Bilbon 'Kalea guztiona da' lelopean

Ea, Aralar, Ezker abertzalea, Alternatiba, Berdeak, Zutik-Gorripidea eta Antikapitalistak alderdiek, ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT-LKN eta CNT sindikatuek eta 30etik gora gizarte eragilek parte hartzeko deia egin dute. Udalak aurrera atera nahi duen Espazio Publikoaren Ordenantza berria zorrotzegia dela eta indarrean jarri nahi dutela herritar taldeen ekarpenak kontuan hartu gabe salatu nahi dute.
Manifestazioa plaza eliptikotik abiatuko da, hilaren 25ean, 18:00etan.
Bilboko Udalak urte hasieran ekin zion araudi berria lantzeari. Beste zenbait gairen artean, botiltzarra egiten dutenei isuna jartzea jasotzen du araudiak, eta ez du baimenik ematen bizikletaz edo patinean espaloian joateko. Ezta kometak edo boomerangekin jolasteko, salbuespenak salbuespen. Beste aldetik, mahai informatiboak jartzeko baimena eskatu beharko da bi aste lehenago.
Prostituzioarena da hautsak harrotu dituen gaietako bat. Araudi berriaren arabera, ezin izango da sexu harremanik eduki kalean, ezta harremanok diru truke eskaini edo eskatu. Askabide eta Emakunde bezalako elkarteak ez dira bat etorri egin nahi dituzten aldaketekin: "Segurtasun neurriekin tematuta, ez dira aintzat hartzen horretan dabiltzanen eskubideak, eta ez da sakontzen emakume hauek prostituziora daramatzan benetako arrazoietan".
Udaberrian Bilbon Kalea Aske plataforma sortu zuten, araudi berriaren zirriborroari aurre egiteko, eta maiatzaren 23an beste manifestazio bat egin zuten.
Larunbateko manifestazioaz gain, elkarretaratzea egingo dute udaletxearen aurrean hilaren 23an, osteguna.