Lur planetako oxigenoa ez da betirako izango

Lur planetako oxigenoa ez da betirako izango Oxigenoaren egoera, gaur egun ezagutzen dugun bezala aldatzear egon liteke eta Lur planeta bere baldintza pribitiboetara itzuliko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lur-planetako-oxigenoa-ez-da-betirako-izango/@@download/image/vista-aerea-manos-que-sostienen-bola-globo-hierba-verde.jpg
2023/11/20
Oxigenoaren egoera, gaur egun ezagutzen dugun bezala aldatzear egon liteke eta Lur planeta bere baldintza pribitiboetara itzuliko da.
Lur planetako oxigenoa ez da betirako izango

Zientzia fikzioa dirudi, baina gaur egun jada zientzialariak unibertsoan beste etxe baten bila ari dira. Gure Lur planeta ez da gaur egun ezagutzen dugun baldintzetan egongo betirako. Horregatik, bizitzeko moduko beste planetak aurkitzea ezinbestekoa bihurtzen ari da. Izan ere, ikerketa batzuen arabera, Lurreko oxigenoan ere aldaketak sortuko dira. 

Gure planetako bizitza formarik gehienok oxigenoa behar dugu bizitzeko. Zorionez, gure unibertso hurbila aberatsa da elementu honetan. Alta, ez da beti horrela izan eta ez da izango ere. Adibidez, Lur primitiboan ez zeuden gaur egungo oxigeno maila berdinak. 

Esaerak dioen bezala "ezer ez da betiko" eta Lur planetak etengabe gogoratzen digu hori. Honenbestez oxigenoaren patua ere aldatu egingo da. Baina aldaketa hori onurragarria edo kaltegarria izango al da planetako bizidunentzat?

2021ean argitaratutako ikerketa batek, berriki garrantzia hartu du. Honek dioenaren arabera Lurreko atmosfera berriz ere metanoan aberatsa izango da eta pobrea oxigenoan. Hori bai, hau litekeena da mila milioi urte pasa arte ez gertatzea. 

Momentu horretan, gure planeta bere egoera primitibora itzuliko da, hau da, orain dela 2 mila 400 milioi urtetan zegoen bezala egotera. 

Ikerketa honetan aurkitutakoa Nature Geoscience aldizkarian argitaratu zen eta bertan baieztatzen da gertagaitza dela atmosferako oxigenoa ezaugarri behin betikoa izatea habitagarriak diren beste planetetan. Ikertzaileek ondorio hauetara iristeko Lurreko biosferaren modelo zehatzat aztertu dituzte, baita Eguzkiaren distirak ere eta dioxido karbonoaren mailen beheraka ere kontuan izan zuten.