'Life of Brian' filmaren 40 urteak ospatzeko berrestreinaldia zinemetan!

'Life of Brian' filmaren 40 urteak ospatzeko berrestreinaldia zinemetan! Nork ez du Monty Python berdingabeen 'Life of Brian' film zoragarria ezagutzen? 2019an 40 urte beteko dituela aprobetxatuz, gaur bertan, zinema aretoetan berriz estreinatzea erabaki dute, baina azkar ibili gaur bakarrik egongo baita ikusgai! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/life-of-brian-filmaren-40-urteak-ospatzeko-berrestreinaldia-zinemetan/@@download/image/Captura de pantalla 2019-04-23 a las 08.58.23.png
2019/04/23
Nork ez du Monty Python berdingabeen 'Life of Brian' film zoragarria ezagutzen? 2019an 40 urte beteko dituela aprobetxatuz, gaur bertan, zinema aretoetan berriz estreinatzea erabaki dute, baina azkar ibili gaur bakarrik egongo baita ikusgai!
'Life of Brian' filmaren 40 urteak ospatzeko berrestreinaldia zinemetan!

Brianen BizitzaMonty Python's Life of Brian ) 1979 urtean, Monty Python umorezko taldeak idatzi, zuzendu eta ekoiztutako film britainiarra dugu. Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohen-en bizitza azaltzen da bertan, Jesukristoren egun berean eta ondoan jaiotako eta nahasitako judu gaztearena. 


Estreinaldiaren egun berean, Estatu Batuetan, hautsak harrotu zituen filma izan zen, erlijioarekiko azaltzen den satirak hainbat erakunderen salaketak sortu baitzituen. Ekoizleek ordean, salaketa horiek propaganda moduan erabiltzea erabaki zuten, eta filmari sekulako bultzada eman zioten.  Geroztik harrera ezin hobea jaso zuen ikusleen artean eta historian laugarren britainiar film ikusiena da, egun kultuzko film paregabea bihurtzeraino.

Gaur bakarrik egongo da ikusgai beraz aprobetxatu!