L.A. Noire (Xbox 360, PlayStation 3)

40ko hamarkadan girotutako abentura, gerra osteko Hollywooden urrezko aroan. Cole Phelps detektibeak hainbat auzi argitu beharko ditu bortizkeriak eta ustelkeriak itotako Los Angeles hirian. Polizia thriller honek inoizko esperientziarik interaktiboena eskaintzen du. Pertsonaien aurpegiak eta hauen keinuak benetako aktoreetan oinarrituta lortu dituzte. Egia eta gezurra nork esaten duen antzemateko pista ona izango dira.