Kutxa Kultur Festibala, has dadila festa!

Kutxa Kultur Festibala, has dadila festa! Bost urteko ibilibidearen ondoren, KKF jaialdia Lasarteko hipodromoan egingo da lehen aldiz asteburu honetan. Ezer ez galtzeko gida duzu jarraian! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kutxa-kultur-festibala-has-dadila-festa/@@download/image/244854_logo_donostia_claim.jpg
2017/09/15
berria
Bost urteko ibilibidearen ondoren, KKF jaialdia Lasarteko hipodromoan egingo da lehen aldiz asteburu honetan. Ezer ez galtzeko gida duzu jarraian!
Kutxa Kultur Festibala, has dadila festa!

Asteburu honetan, bi egunez, musikaz beteko da Donostia. Bost urtetan Igeldoko parkean egon ondoren, aurten hipodromora salto egin du Kutxa Kultur Festibalak, foroa 6.000tik 8.000ra handituz. Hala, ostirala eta larunbata bitartean, 42 musikariren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da hirian.

 

 

Eremu berrian lau agertoki nagusi izango dira, eta kontzertuekin batera hainbat ekimen jarriko dituzte martxan. Iaz bezala, eskumuturren bitartez ordainduko dira kontsumizioak.

 

KARTELA

 

ORDUTEGIA

Ostirala:

 

Larunbata:

 

 

GUNEAK

Keler Stage da eszenatoki nagusia. Bertan izango dira aurtengo izar musikalak, hala nola, The Jesus and Mary Chain, Love of Lesbian, The Hives, The Divine Comedy eta The Drums.

Ondoan izango da Matusalem Stage; bertan, izango ditugu, besteak beste, Zea Mays eta Skakeitan.

Kutxa Kultur Stage eszenatokian berriz, Kutxa Kultur Musika erresidentzia beka lortu duten taldeak izango dira. Bertan entzungo dituzu beraz, Madeleine, Oso Fan edo Grande Days.  

Hipodromoak ere izango du musika elektronikoaren txoko bat, Paddock izenekoa; bertan izango dira Powder, Pional, Floating Points, A Gaultier, Morgan Hammer, Horse Meat Disco eta Erol Alkan.

Azkenik, ezkutuko eszenatokian, tokiko hainbat talde ezagutzeko aukera izango duzu. Eszenatoki honetara iristeko gonbidapena beharrezkoa izango da (Fnacek jarriko duen dendatxoan lortu daitezke). Bertan jotzen izango dira Kokein, Lukiek, Tijuana, Luma, Smoke Idos eta Crô! .

 

SARRERAK EROSI

Eguneko sarrerak edo bi eguneko bonua erosteko aukera duzu. Horretarako, jo hona.