Kross-lasterketa eta BTT martxa izango dira igandean Armentiako basoan

Kross-lasterketa eta BTT martxa izango dira igandean Armentiako basoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krosslasterketa-eta-btt-martxa-izango-dira-igandean-armentiako-basoan/@@download/image/2012529613logo-krossbtt.gif
2012/12/13
berria
Datorren ekainaren 17an Bastidan izango den Araba Euskaraz ekimenaren baitan Kross-lasterketa eta BTT martxa antolatu du, Armentia Ikastolak datorren igandean, ekainaren 3an.


Guztira hiru kros lasterketa eta BTT martxa izango dira igandean, ekainaren 3an. Lehena 10:30etan hasiko da, eta kilometro bakarreko lasterketa izango da, txikienei zuzendutakoa. 11:00etan, berriz, junior eta senior kros-lasterketen txanda izango da. Lehenak 4,1 kilometroko ibilbidea iznago du eta bigarrenak berriz 6,2kilometrotakoa.
Azkenik, 12:00etan eguneko azken hitzordua hasiko da, eta familia giroko BTT martxa nagusituko da. Azken honek, junior kros-lasterketak bezala, 4,1 kilometrotako ibilbidea izango du.
Lasterketetan parte hartzeko interesa duen guztiak, inskripzio orria bete beharko du Armentia Ikastolaren webgunean.

VII. Kros-Lasterketa eta BTT Martxa


Noiz? Ekainaren 3an
10:30etati 13:30etara
Non? Armentiako Basoan
Antolatzailea: Armentiako Ikastola
Inskripzio orria eta info osatua: Ikastolaren webgunean