Koronabirusaren itzala Morian

COVID-19 birusa Lesboseraino iritsi da; aurreko astean, Moriako errefuxiatu kanpalekuan lehen kasu positiboa detektatu zuten, eta horrek izua zabaldu du bertan harrapaturik dauden milaka errefuxiatuen artean. Ospitalerik gabe eta higiene zein distantzia neurriak mantentzeko arazo handiekin, kanpalekuan birusa azkar batean sakabanatzeko aukerak handiegiak dira.
Lehen kasu hori detektatu eta berehala hasi dira PCR testak egiten, eta ordutik beste 15 kasu atzeman dituzte; egun, 13.000 lagun pilatu dira Moriako harresietan, eta bertako bizi baldintzek ezinezkoa egiten dute koronabirusaren izurria kontrolatzea. Kanpalekuetan dauden errefuxiatuek ez dute komun propiorik, janaria elkarbanatzen dute, eta dendetan familia ugari bizi dira elkarrekin. Ez dute zakarrontzirik, ur iturriak eskasak dira, medikamenduak lortzea ia ezinezkoa da... koronabirusaren itzala luzatu da bertan.