KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (3)

KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (3) Asier Barandiaranek San Fermin beroaren azken atala ekarri digu hilabete honetan; nola amaituko ote da bere abentura erotikoa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontaketa-erotikoa-san-fermin-beroa-3/@@download/image/poliamor.jpeg
2017/03/31
erreportajea

Asier Barandiaran

Asier Barandiaranek San Fermin beroaren azken atala ekarri digu hilabete honetan; nola amaituko ote da bere abentura erotikoa?
KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (3)

[IRAKURRI AURREKO KAPITULUA (1)]

[IRAKURRI AURREKO KAPITULUA (2)]

Aurreko atalean Olatzen etxean larrua jotzen hasi ginen, tarte batez nire begiak estalita egon ziren eta ikusmena ez zen beste zentzumenek indarra hartu zutenean bizipenak intentsitatez handitu ziren...
Zutik jarri eta zakila eskuetan zuela, bere ipurdi-alua zakil inguruan nabaritzen hasi nintzen. Zakila kobazulo bero eta heze batean murgiltzen hasi zela sentitu nuen. Ni geldirik nengoen eta berak egiten zuen joan-etorria, bere ipurmasailek nire sabel-azpia laztantzen zuten aldiro.

Eskuak bere titietara eraman eta nire gerria mugitzen hasi nintzen erritmoa igoz.

– Ez mugitzeko esan dizut, utzi nire esku eta zuk soilik gozatu.

Bere etxeko sukaldean begiak estalita, alu edo ipurdian zakila sartuta eta bere titi handiak esku artean estutzen zoratuta nengoen dagoeneko. Ados, geldirik egongo naiz!
Berotasuna gero eta nabariagoa nuen nire buztanean, erritmo finkoa eramaten ari zen eta pixkanaka bere eta nire hasperenak nabarmenagoak ziren.

– Bukatzear nago Iker, estutu titi-puntak, ez larritu eta heldu gogor.

Bere hasperenak intentsoagoak bilakatu ziren, aurrean zuen aulkia euskarri gisa hartu zuen.

– Aahh, kabroiaa! Korritu egingo naiz, eman gogor joder, eman gogor!

Esan eta egin, bularretatik ondo eutsiz nire zakila barruraino sartzen hasi nintzen, eta lehen bere ipurmasailak laztan goxoak ematen zizkidan lekuan orain kolpeak entzuten ziren, plast-plast, geratu gabe.

Olatzen garrasiek orgasmotik gertu zegoela ohartarazi zidaten.

– Buffff nola naukazun Olatz, nola naukazun!

Ero bezala nenbilen danba-danba nire plazeraren eskaerei erantzunez. Kamiseta begietatik kendu eta orduan konturatu nintzen zakilan alu barruan eta kondoi bat jantzita nuela (noiz eta nola jarri zidan? Aho eta eskuarekin ibili zenean?), buelta eman nion eta muxu goxo batzuk tartekatu genituen nire eskua bere alu gainean jartzen nuelarik.
Pixkanaka alu bustia laztantzen hasi nintzen. Esku barrua bere klitori eta inguruan ezarri eta lau behatzak pixkanaka hura ferekatzen hasi ziren. Orduan erdiko bi behatzak sartzen hasi nintzen eta bere G puntura hurbiltzen joan nintzen:

– Zer ari zara ukitzen? Kabroi hutsa zara, non ikasi duzu hori?!

– Gustuko duzu ala geratzea nahi duzu?

– Segi zenbiltzan horretan!

Ez nuen gehiago sufriarazi eta nire behatzak G puntu ingurura eraman nituen. Pare bat minututan berriz ere korritu egin zen, oraingoan nire behatzak bere alu barruan zeudela. Baina ez nuen geratzeko asmorik, erritmoa jaitsi, berriz ere lasai-lasai hasi eta hurrengo orgasmoaren bila joan nintzen...

– Erabat lizun naukazu Iker, sar ezazu zure makil hori nire ipurditik mesedez.

Hori entzun eta ez nuen bitan pentsatu, buelta eman zuen, berriz ere aulkian eskuak ezarri eta ipurdia parez-pare geratu zitzaidan. Zakila eskuartean hartu, igurtzi batzuk eman gogor puntu on bat lortzeko eta bere ipurtzulora bideratu nuen. Hasieran sartzea kosta egingo zitzaidala pentsatu nuen, baina erraz labaindu zen zuloan barrena. Ezin nintzen beroago egon. Oraingoan bai erritmoa nik markatu nuen eta aldaketatik ondo helduz pixkanaka hasi eta nahiko gogor jarraitu nuen.
Gure hasperenak ondo entzuten ziren etxe osoan zehar, bizilagunek ez dakit entzungo ote zuten, baina halako batean pauso batzuk entzun eta mutil bat gugana gerturatu zen. Larru gorritan zegoen, bere buztan handia oso gogor zuelarik. Nor demontre zen tipoa? Olatz bakarrik bizi zela uste nuen! Erabat gelditu nintzen zer egin ez nekiela.

– Jarraitu Iker, nire ipurdian amaitzea nahi dut eta –esan zidan Olatzek beste tipoaren zakil puska hori ahora eramaten zuen bitartean.

Oso gogor jarri zitzaidan makila egoera hori ikustean eta gehiegi pentsatu gabe orgasmoaren bila abiatu nintzen. Bultzada bakoitzarekin Olatzek tipoaren puska zati handiago bat sartzen zuen ahoan, itoko zuela zirudien.

– Eman gogor Iker, bukatzear nago!! –esan zidan Olatzek bat-batean.

– Ni ere! –esan nion bultzadak areagotuz.

Orduan biak bukatzear geundela, tipoaren zakila ahotik atera, eta eskuekin igurtzi oso bizkorrak ematen hasi zitzaion bestearen orgasmoa ere lortu nahian.
Orgasmo zoragarri-eroa izan zen hura. Tipoak bere zakil handia eskuetan hartu eta azken igurtzi batzuekin Olatzen aho eta titietan isuri zuen bere esne guztia.
Errekuperatzen ari nintzela eta dagoeneko zakila bere ipurditik aterata, Olatzek isuritako guztia bularretan zabaltzen zuen bitartean bere mutila aurkeztu zidan, Alex zen bere izena. Ez nuen galderarik egin. Arropa jantzi, muxu bana eman eta lagunengana bueltatu nintzen. Gertatutakoak ametsa zirudien baina errealitate gordina zen.