KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (2)

KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (2) Hilabete honetako Zulobero atalean Asier Barandiaranek jarraipen itzela eman dio aurreko kontaketari; eta zuk, bizi izan duzu halakorik San Ferminetan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontaketa-erotikoa-san-fermin-beroa-2/@@download/image/erotikoa.jpg
2017/02/27
erreportajea

Asier Barandiaran

Hilabete honetako Zulobero atalean Asier Barandiaranek jarraipen itzela eman dio aurreko kontaketari; eta zuk, bizi izan duzu halakorik San Ferminetan?

[IRAKURRI AURREKO KAPITULUA]

 

Gogoratuko duzuen bezala Iruñean nintzen San Ferminetan eta gau hartan ezagututako Olatz izeneko emakume bat nire ahoan korritu zen taberna bateko komunetan...


Ez nengoen elkarrizketa sakon bat izateko momentuan, are gutxiago odol guztia burutik zakilera joan zitzaidala kontutan hartuta, gainera tabernan zegoen musika bolumenarekin aukera askorik ere ez. Kalera atera bitartean bere eskua nire zakilean itsatsita zuen. Ez nuen askorik behar gogor mantentzeko, baina horrela ezinezkoa zitzaidan praken azpian nuen gogortasuna disimulatzea.

Kalera atera, elkarri gerritik heldu eta bere etxerantz abiatu ginen.

– Zer moduz dituzu hankak, ondo ibiltzeko moduan zaude? – galdetu nion maltzurkeriaz irribarre egiten nion bitartean.
– Primeran ditut, taberna barruan zerbait gertatu da, ala? – bota zidan nire hitzei erantzunez.
– Ezer gutxi egia esan, baina titiburuak nabari zaizkizu, agian hotza pasa duzula izango zen taberna barruan gertatutakoa.
– Asmatu duzu bai, hobe dut bular hauei bero pixka bat ematen badiet, handiak dira eta hoztea ez da komeni.

Hori esan eta esku bat bere bularretara eraman eta igurtziak ematen hasi zen. Jode, zakila berriz goratu zitzaidan galtzetan nahiko nabari geratu zelarik, baina zerbait banaiz, oso morbosoa da, eta Olatz hasi bazen, nik zalantzarik gabe jarraituko nuen.

– Barkatu, ohartu naiz titi bat berotzen ari zarela, baina bestearekin agian laguntza beharko duzu...
– Bai mesedez, batekin kosta egiten zait bi bularrak ondo berotzea, tamaina honekin zure esku handiak ondo etorriko zaizkit.

Kale erdian geratu ginen bero-bero, bere titietako igurtziek inguruan genituen begiak gugana bideratzen zirela ohartu ginen. Orduan gure ahoak elkartu, musukatzen hasi eta berriz ere bere eskuak nire zakilerako bidea egin zuen. Praka barrutik masturbatzen hasi zitzaidan disimulurik gabe eta ni dagoeneko edozer gauzatarako prest nengoen, baita kale erdian ginela guztia isurtzeko ere. Bere erritmoa handitu zuen eta taberna barruan bezala orain ere bukatzear nengoen, baina oraingo honetan ez nuen inongo intentziorik momentu hura geratzeko.

– Olatz... horrela jarraituz gero berehala korrituko naiz...
– Buka ezazu hementxe bertan...

Hori esan eta eskua nire zakiletik atera zuen. Ze hostia?! Bai bero utzi ninduela!

– Portala ehun metrora dago – esan zidan ze aurpegi jarri ez nekiela.

Portalean igogailuaren zain ginela elkarri laztan lizunak ematen hasi ginen gure hanka tarteak ondo berotuz. Igogailuan sartu eta ispiluari begira geratu ginen, seigarren botoia sakatu zuen eta segundo bakar bat itxaron gabe belauniko jarri zen, prakak askatu zizkidan eta nire zakila bere aho barruan sartu zuen. Goxotasuna alde batera utzi zuen eta zurrupada gordinak ematen hasi zen bere eskuaz lagunduta. Ohartzerako, seigarren pisura iritsi ginen, berak ateak zabalik uzteko botoia sakatu zuen eta bere horretan jarraitu zuen.

– Olatz ez dut gehiago aguantatzen, bukatzear nago.

Berak begirada nire aurpegira eraman eta xurgatzen jarraitu zuen nik orgasmoa bidean nuela sentitu nuen arte.

– Uffff korritzera noaaaaa!

Eskuak bere buru gainean jarri nituen, berak ipurditik eutsi eta beregana bultzatu ninduen. Dena bere ahoan isuri nuen eta ez zuen tanta bat bera ere utzi! Lasaitu ederra hartu nuen eta indarrak berreskuratzean zutik jarri zen, muxu goxo bat eman zidan eta igogailutik irten ginen bere etxera sartuz.
Edatekoa eskaini zidan eta baso bat ur eskatu nion. Bertan ura edaten ari ginela bere gorputzari begira geratu nintzen. Irrikatan nengoen orain arte ukitutakoa bere gordintasunean ikusi eta laztantzeko eta begirada bere bularretan galduta nuenean...

– Hauek gustuko dituzu? Badirudi ikusteko gogoz zaudela – esan zidan bularrak ondo trinkotu eta jarraian kamiseta altxatzen zuelarik.

Olatzek galtzetan zerbait mugitzen zitzaidala ikusi zuenean nigana hurbildu, bere eskuekin nire burua inguratu eta aurpegia bere titietan jarri zidan. Nire eskuak bere ipurdira joan ziren eta gogoei ezin eutsiz, bere kulero azpitik sartzen hasi nintzen bere ipurtzulora laztantxoak bideratuz. Olatzek hasperenen bolumena igo eta nik bere titi-puntak hozkatzen hasi nintzen.
Konturatzerako nire prakak orkatiletan inguratuta nituen, harraskaren kontra jarri ninduen, kamiseta kendu, bularretakoak erantzi eta nire kamiseta nire begiak estaltzeko erabili zuen. Argia itzali ondoren, bertatik aldendu eta kaxoi bat irekitzen zuela entzun nuen, ze demontreren bila joan da?
Bueltan zakila eskuartean hartu eta ondo gogortu ondoren aho eta eskuz ferekatzen jarraitu zuen.

– Ez zaitez mugitu, utzi guztia nire esku – esan zuen.

*Azken atala, hurrengo hilabetean...