KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (1)

KONTAKETA EROTIKOA: SAN FERMIN BEROA (1) Hilabete honetako Zulobero atalean Asier Barandiaranek igo du tenperatura GAZTEZULOn; eta zuk, bizi izan duzu halakorik San Ferminetan? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/kontaketa-erotikoa-san-fermin-beroa-1/@@download/image/sanfermin1.jpg
2017/01/31
berria

Asier Barandiaran

Hilabete honetako Zulobero atalean Asier Barandiaranek igo du tenperatura GAZTEZULOn; eta zuk, bizi izan duzu halakorik San Ferminetan?

2016ko uztailaren 8an Iruñera joan nintzen gaua pasatzera, aurreikusi bezala San Fermin jaietaz gozatzeko asmoz.

Goiz hartan auzoko kiroldegira joan nintzen giharrak esnatzera. Sartu eta bi gizon zahar ikusi nituen bizikleta estatikoetan berriketan Eurokoparako finalaren inguruan, eta 50 urte inguruko emakume heldu bat luzaketak egiten. Ondoko koltxonetan etzan eta betiko beroketa eta luzapenak egiten hasi nintzenean, gure arteko begiradek topo egin zuten eta 5.C-ko bizilaguna zela ohartu nintzen. Ni 5.A-n bizi naiz.

– Barkatuko didazu Miren, baina hasiera batean zu zinenik ez naiz ohartu - esan nion irribarre batekin.

– Lasai Iker, ni ere luzaketekin erabat kontzentratuta nintzen - gorputz osoa goitik behera errepasatzen zidan bitartean.

– Bai hala da, ea giharrak zertxobait esnatzen ditudan... – begirada, bere begietan mantenduz.

Miren, bufff... betiko bizilaguna, 22 urteko seme batekin bizi da eta noizbehinka berarekin igogailuan topo egiten dudanean neure burua fantasia ezberdinak sortzen hasten da. Zenbat bider desiatu dudan ondoko atea jo eta gatz eske joateko aitzakiaz, bere etxean sartu, atea itxi eta paretaren kontra modu ero eta beroan txortan egitearekin.

Miren emakume arrunta da, baina tratuan goxotasun berezia du nirekin, akaso, txikitatik hazten ikusi nauenaren ondorio. Sekulako morboa sorrarazten izan dit eta ez dago jakiterik zenbat bider masturbatu naizen bere bular handien omenez. Bereziki handiak ditu eta gaztea naizenetik, berarekin topo egin izan dudan bakoitzean nire zakilak isurtzeko beharra izan dut gauez.

Kiroldegian zakila loditzen hasi zitzaidan, baina nire lasaitasunerako Miren berehala joan zen dutxara. Eguerdian, siesta egin aurretik sekulako igurtziak eman nizkion nire buztanari eta lasaitu ederra hartu nuen nire sabela erabat busti ostean.

Siestatik esnatu eta Iruñera abiatu nintzen kuadrillakoekin. Gaueko festa giroan tabernaz-taberna gindoazen dantza eta txupito artean. Horrelako batean Mirenen adin inguruko emakume kuadrilla batekin egin nuen topo eta begirada automatikoki Mirenen gorpuzkera antzekoa zuen neskarengana bideratu nuen. Aurrekalde galanta.

Olatzek (gerora jakin nuen bere izena) irribarre egiten zidan gure begiradek bat egiten zutenean. Kiroldegiko irudia buruan izaten jarraitzen nuela, berarengana gerturatzea erabaki nuen. Jende asko zegoen eta mugimendu askorako lekurik ez genuen, baina Olatzek dantzaren aitzakiaz ipurdia nire zakilaren kontra igurtzi zuen une batez. Ez nekien nahita egindako mugimendua izan ote zen, horregatik askorik mugitu gabe, nengoen lekuan geratu nintzen igurtzi hura errepikatzeko desioz. Lehenengoa kasualitatea izan zitekeen, baina bigarrena... Hirugarrenera itxaron nuen eta dagoeneko nire zakila gogortzea lortu zuen. Orduan abestia bukatu eta aurkeztu egin zen.

– Kaixo, nire izena Olatz da, ni izan al naiz nire ipurdian horrelako gogortasuna sentitzearen erruduna ala gau osoa modu berean daramazu?

– Kaixo, ni Iker naiz eta zu izan zara nire zakila tente jartzearen arrazoia!

Hasiera beroa... Horrela jarraituz gero, nola demontre lortuko nuen nire zakila bere egoera arruntera bueltatzea?

– Zer moduzko memoria duzu? – galdetu zidan Olatzek.

– Nahiko ona, zer ba? – galderak desorekatu ninduen.

– Ea hala den, 645 778 430, idatzidazu whatsappa eta hemendik 15 minutu barru erantzungo dizut, agur.

Zur eta lur utzi ninduen. Bestelako azalpenik eman gabe nigandik urrundu eta bere lagunengana bueltatu zen. Zer egin eta zer pentsatu ez nekiela geratu nintzen. Jolas huts bat izango al zen? Benetako zenbakia eman ote zidan? Badaezpada mugikorrean telefono zenbakia gorde eta mezua bidali nion. Hurrengo hamabi minutuak bizitzako luzeenak egin zitzaizkidan.

– 02:30tan Tximista tabernaren bukaeran egongo naiz zure zain.

Urduri jarri nintzen, berriz ere txantxa izango ote zen pentsatuz, baina saiakera egin gabe ezin geratu! 02:27.

Lagunei haize pixka bat hartzera nindoala esan, eta esandako tabernara joan nintzen zuzenean, baina ez nuen bere arrastorik ikusi. Sakeleko telefonoa poltsikotik atera, 02:33, mezurik ez... Kaka!

Bat-batean esku bat nire ipurdian sumatu nuen, buelta erdia eman eta bera zen.  Konturatzerako eskua nire hanka artean zuen eta redio! Hamar segundutan odolak zakila erabat gogortu zidan... A ze morboaaa!!!

Tabernako edonork pentsatuko luke hitz egiten ari ziren bi pertsona baino ez ginela, baina Olatz galtzak askatzen trebea zen. Tabernako txoko hartan ni masturbatzen hasi zen eta hiruzpalau minutura bukatzear

nengoen.

– Aaaahhhhh, Olatzzzz, geratzen ez bazara guztia esku gainera botako dizut! A ze eskuak dituzun!!!!

– Arazorik al duzu ba, orain eta hemen, nire eskuan erabat deskargatzeko?

Bero-bero nengoen, gertatzen ari zitzaidana ezin sinetsi. Nire orgasmoa iristear zegoela, bere eskua nire makil gogorretik kendu, zakila praka barruan gorde eta komunetara eraman nuen. Atea itxi eta eskuak bere bularretara eraman nituen; orduan, gaueko lehen muxua eman genion elkarri.

Esku bat bere titietatik behera jaisten hasi nintzen bere galtza eta kuleroen azpitik sartuz, bertan lehen ile kixkurrak pasa eta han zegoen tenperatura beroa behatzetan nabaritu nuen... Erdiko bi behatz, erabat bustita zegoen aldera gerturatu eta aluan igurtziak ematen hasi nintzaion bere hortzek nire azpiko ezpaina estutzen zuten bitartean.

Ez nuen askorik itxaron bi behatz horiek bere aluan barrena sartzeko, bere esku bat nire ilera joan zen eta gogor eutsi zidan bere mingain bustia nire ezpainetatik pasatzen zuelarik. Bere beste eskuak nirea hartu eta bere titi handi hori gehiago estutzeko keinua egin zidan, bere gerriak aluan zituen bi behatzen aurka bultzatzen zuen bitartean. Gozatzen ari zen, asko, eta nire ilea askatu gabe beste eskua paretaren kontra jarri zuen bere gorputza eusteko intentzioz. Begiak itxi zituen eta titipuntak gero eta gehiago estutzen hasi nintzaion eta gogor emateko esan zidan. Bukatzear zegoela sumatu nuen. Orduan behatzak alutik atera nituen, berak begiak ireki, “kabroi hutsa” nintzela esan, baina bere begietan distira berezia agertu zen belauniko jartzen nintzela ikusi zuenean... Prakak eta kuleroak jaitsi eta zuzenean joan nintzen behatzekin hasitakoa ahoarekin amaitzera. Mingainaz bere alu osoa dastatu eta segituan bere klitoria laztantzera joan nintzen. Bi eskuekin nire burua bere alura itsatsi zuen eta bere gorputza erabat tentsiopean jarri zen. Orain zen momentua, arnasa hartu eta mingaina geratu gabe bere klitoria laztantzen hasi nintzen. Olatzen gorputza, ziztadak jaso izan balitu bezala mugitzen hasi zen eta goxo-goxo bere aluak orgasmoaren ondorioz isurtzen zituenak nire ahoan dastatzen geratu nintzen bera erlaxatu zen arte.

Zutik jarri nintzen, eskua bere alura eramaten nuen bitartean muxu goxo bat eman nion eta kuleroak eta prakak janzten lagundu nuen.

– Zoragarria Iker...buffffaaaaa, nire etxera etorri nahi?

– Jakina baietz!

*Jarraipena hurrengo hilabetean...