'Konta(kta)tu' izango da CAF-Elhuyar Sariketaren aurtengo edizioaren leloa

'Konta(kta)tu' izango da CAF-Elhuyar Sariketaren aurtengo edizioaren leloa Dibulgaziorako edo doktore-tesiaren artikuluak, zientzia kazetaritzakoak, eta sorkuntza bekarako proiektuak aurkez daitezke uztailaren 1era arteko epean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/konta-kta-tu-izango-da-caf-elhuyar-sariketaren-aurtengo-edizioaren-leloa/@@download/image/KARTELAK_1920x1080.jpg
2024/04/16
Dibulgaziorako edo doktore-tesiaren artikuluak, zientzia kazetaritzakoak, eta sorkuntza bekarako proiektuak aurkez daitezke uztailaren 1era arteko epean.
'Konta(kta)tu' izango da CAF-Elhuyar Sariketaren aurtengo edizioaren leloa

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Aurtengo edizioaren leloa konta(kta)tu izango da, sariketaren asmoekin lotura baitu: batetik, egileek (zientziazaleak, zientzialariak, eragileak) beren jakintza, ikerketa edo egitasmoen berri ematera bultzatzea, kontatzera gonbidatzea; eta, beste aldetik, jendearen kezkei, beharrei edo interesei erantzutea, gizartearekin konektatzea. 

Kategoria ezberdinak daude lanak aurkezteko: dibulgazio-artikulua, doktore-tesiaren artikulua eta zientzia-kazetaritza. Kategoria bakoitzeko irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte. 

Bestalde, sorkuntza-beka ere bada. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartuko dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura garatzeko, baita eskultura ere.

Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari. Saria 2.000 eurokoa izango da, eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat jasoko du irabazleak. Sari hau gainerakoekin bateragarria da.

Lanak uztailaren 1era bitartean aurkez daitezke, helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus