Olatz Salvador, Maren, Juan Mari Beltran, La Oreja de Van Gogh eta Ivan Ferreiro izango dira Miramar Gauak jaialdian

Olatz Salvador, Maren, Juan Mari Beltran, La Oreja de Van Gogh eta Ivan Ferreiro izango dira Miramar Gauak jaialdian Ekainaren 19tik 21era izango dira kontzertuak, Donostiako Miramar jauregiaren inguruan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/olatz-salvador-maren-juan-mari-beltran-la-oreja-de-van-gogh-eta-ivan-ferreiro-izango-dira-miramar-gauak-jaialdian/@@download/image/_olatz_53d9a584.jpg
2024/04/29
Ekainaren 19tik 21era izango dira kontzertuak, Donostiako Miramar jauregiaren inguruan.
Olatz Salvador, Maren, Juan Mari Beltran, La Oreja de Van Gogh eta Ivan Ferreiro izango dira Miramar Gauak jaialdian

CaixaBank Miramar Gauak jaialdia ekainaren 19an, 20an eta 21ean izango da Donostiako Miramar jauregiaren bueltan, "musika eta ondarea uztartuz eta jasangarritasuna sustatuz". 

Ekainaren 19an, Paul Alone, María José Llergo, Niño Josele eta Andrés Calamaro izango dira jaialdian. Hurrengo egunean, ekainaren 20an, honako hauek osatuko dute kartela: Olatz Salvador, La Sonrisa de Julia, Maren, eta La Oreja de Van Gogh. Azkenik, ekainaren 21ean, Juan Mari Beltrán, Travis BIrds, Lura, Iván Ferreiro eta Alex del Toro arituko dira.

Eguneko sarrerak eta hiru egunetarako bonua salgai jarriko dituzte bihar, eguerdiko hamabietatik aurrera.