Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma

Klikasi, hezkuntza partekatzeko plataforma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/klikasi-hezkuntza-partekatzeko-plataforma/@@download/image/captura_de_pant_1484582948.png
2017/01/16
berria

Azkue Fundazioak martxan jarri du Klikasi, hezkuntza-baliabideak eta -edukiak partekatzea helburu duen plataforma.

KLIKASI AZKUE FUNDAZIOAk sortutako plataforma da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta -edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago.

Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak.

Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere.

KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.

  • Oraindik ez al duzu ezagutzen? Egin klik hemen!