Jantzi tanga eta danga!

Jaietan mutil edo neska bat ezagutu duzu. Polita eta atsegina. Dantza eta barre egin ondoren, musuka eta zirritan hasi zarete. Gustukoa duzu eta aurrerago joan nahi duzue biok. Lagun baten etxera joan zarete, berak galtzak jaitsi dizkizu eta
"Kar, kar, kar, a zer kaltzontzilo itsusiak!".
Hau lotsa! Bukatu da festa. "Arrazoi du, hori da okerrena; kaltzontzilo hauek aitonarenak dira". Oso ondo dago aiton-amonen oroigarriak gordetzea, tradizioei eustea eta hori guztia, baina ez al duzu inoiz pentsatu beste kaltzontzilo batzuk erostea?
Barruko arropari gero eta garrantzi gehiago ematen diogu. Izan ere, Yves Saint Laurent jostun ezagunak esan zuen bezala, "jendeak, egun, ez du dotore jantzi nahi, seduzitu egin nahi du".
Bistan da ezkutuan dagoen edozerk, ikusten ez den horrek, izugarri erakartzen gaituela. Zer janzten dugu barrutik? Zer joera daude? Mutilak ere barruko arropa "berritzen" hasi al dira?
Barruko arroparena, batik bat, nesken kontua izan da orain arte. Gauzak aldatzen ari dira, ordea. Naiarak eta Amaiak lentzeria denda batean lan egiten dute."Egun mutilek ez dute ohiko slip txuria parean ikusi nahi; boxerrak, berriz, modan daude", diote. Hamaika ikusiak dira bi neska hauek, eta bitxikerien artean, "mutil guztiak taila berbera dutela esanez etortzen dira, tartekoa, M-a, alegia ". Egia ote?
Tangaren garaia
Bestalde, lehen mutil gazteak amarekin joaten ziren barruko arropa erostera. Gaur egun, berriz, neska lagunarekin edo bakarrik joan ohi dira. "Ondo baino hobeto dakite zer erosi nahi duten, etxetik ideia jakin batekin etortzen dira eta", adierazi digute Amaiak eta Naiarak. Mutilek, euren barruko arropa ezezik, neska lagunarena ere erosten dute batzuetan: "Badira mutilak opari bat egin nahi eta neska lagunaren taila zein den ez dakitenak. Beste batzuek aitaren batean esaten dute. Hala ere, gomendioak eskertzen dituzte".
Naiara eta Amaiaren hitzetan, jendeak barruko arropa erosoa izatea nahi izaten du. Dena dela, bada azkenaldian, bai mutiletan, bai nesketan, arrakasta handia lortzen ari den jantzi bat: tanga. "Egun janzten diren ehunak, oro har, gorputzean oso itsasita eramaten dira. Tangen koloreei dagokienez, morea, berdea, horia nagusi dira. Nesketan, hala ere, haragi koloreko tangak eta kuleroak ere erosten ari dira.", azaldu digu Naiarak. Hasieran, lentzeria dendako langileok pentsatzen zuten tanga ez zela mutilentzat oso eroso izango. Gaur egun, aldiz, asko saltzen ari dira.
Bularretakoei so egin ezkero, lorez beterikoak asko saldu dira azken hilabeteotan. "Eta, zer esanik ez, betegarriak: likido eta airedunak, esaterako, bular ingurua taila bat edo bi handitzen dutenak. Tirak, berriz, ordezkagarriak, gardenak, silikonazkoak eta kolore anizdunak dira".

Ez da atzo goizekoa lentzeriari zaion gurtza. Historikoki, jantzi hauek ez dute soilik sedukzio eta higiene lana izan. Emakumezkoen barruko arropa, mendetan, estatus sozialaren eta dotoretasunaren seinale izan da. XIX. mendean, adibidez, emakume dirudunek izugarri erabiltzen zuten lentzeria. Horren seinale, 1852an Isabel II Espainiako erreginari gertatutakoa: apaiz batek Isabel II hiltzeko saioa egin, labankada bat eman zion, baina hala ere, erregina onik atera zen kortsearen barneko babesari esker. Apaiza, ordea, garrotez hil zuten.
XVII. eta XVIII. mendeak, berriz, farfailaren urrezko aroa izan ziren, emakumeen zein gizonen artean. Dama nobleen herentzietan, esaterako, beti jakinarazten zen zehatz-mehatz oinordekoei zenbat bordatu, zetazko pieza eta lentzeria utziko zitzaizkien.

Eta gure aiton-amonek, zer?