Jaisten ez den erekzioa

Jason Garnett 23 urteko britainarra, goizero bezala zakila zutik esnatu zen. Ohi bezala jaitsi ez bazitzaion ere, lanera joan zen, Harrogate-ko hotel batera. Zortzi ordu geroago, erekzioa jaisten ez zitzaiola ohartuta larritzen hasi eta izotzetan bainatu zen. Emaitzarik lortzen ez zuenez, medikura joan eta honek priapismo zuela esan zion; desiorik gabe zakila tentetzen duen gaixotasun mingarria. Medikuek odol pinta parea atera behar izan zioten zakiletik Garnett gaixoari.