Isurpenak gelditu ezean 2050. urtean giza zibilizazioa amaitu egingo da

Gaur egun jada sortzen migrazioak eragiten ditu aldaketa klimatikoak. (Irudia: Occupy.com)
Giza zibilizazioa egun ezagutzen dugun bezala arriskuan dago. Airearen kutsaduraren erruz ezagutzen dugun mundua suntsitzear dago. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi du 2030. urtera arte dugula hondamendi mundial hau ekiditeko aukera. Datu berri batek dio tenperaturaren igoerak horrela jarraitzen badu 2050. urterako arriskua ekidinezina izango dela. Beraz, azkar mugitu beharra daukagu.
Nondik dator datu hau baina? “Breakthrough” deitutako Australiako Klimaren Errestauraziorako Zentro Nazionalak analisi bat atera berri du eta bertan, krisi klimatikoak eragingo lituzkeen etorkizuneko giza baldintzak deskribatzen ditu. Euren azalpena baieztatzeko egungo ekintza eta datuetan oinarritzen dira.
Errefuxiatuez arduratzen den Nazio Batuen Agentziak Somalian bizi duten krisiaz informatu berri du. Bertan egunero nabaritzen dute tenperaturaren hazkundea, eta honek horrela jarraitzen baldin badu, aldaketa klimatikoaren erruz, eure herrialdetik alde egin beharko dute 2050. urterako somaliarrek.

Migrazioak hegoaldeko Saharan, Asia hegomendebaldean eta Latino Amerikan kontzentratu litezke. (Irudia: Fair Planet)
Argi dago kutsaduraz gain, errefuxiatuena dela egungo arazo handienetako bat, eta erritmo honetan jarraitzen badugu, arazo hori larritu lezake aldaketa klimatikoak. 2050. urterako egungo tenperatura 3 gradu igoko litzateke eta ezagutzen dugun zibilizazioaren konfigurazioa eraldatuko luke. Afrika mendebaleko eta Ekialde Ertaineko mila milioi pertsonek euren herrialdeak abandonatu beharko dituzte muturreko beroa eta lehortetik ihesi. Prest al gaude errefuxiatu klimatiko hauek anparatzeko? Lesbosen dagoen egoera ikusirik argi dago nahi behintzat ez dela nahi. Aldaketa bat beharrezkoa da.
Arriskua argia den arren, badago esperantzako lekurik. 2050. urtean zibilizazioak kolapsatu daitekeen arren, aurreikusten da urte berdinerako planetaren %100ak energia erabat berriztagarriak erabiliko dituela. Argi dago etorkizun-sen hauek aldatu daitezkeela orain hartzen ditugun erabakien arabera. Ez dago beste modurik: aldaketa egunero gauzatu behar dugu gaurtik hasita, guztion etorkizuna jokoan dago.