Isun bilduma

Isun bilduma https://www.gaztezulo.eus/albisteak/isun-bilduma/@@download/image/73p13_2.jpg
2012/12/13
berria
Isun bilduma
Kontrako norabidean, mozkortuta, eta lapurtutako autoan! Alemaniako Wiesbaden hiriko poliziak zur eta lur geratu ziren emakume bat legehauste horiek guztiak eginez harrapatu zutenean. Emakumearen aitzurra ez zen nolanahikoa, gainera: baimendutako gehieneko alkohol-tasa halako lau. Wiesbadengo poliziaren bozeramaileak adierazi duenez, “gehienetan, alkohola hartzea eta kontrako norabidean gidatzea lotuta egon ohi dira, baina auto lapurrek arreta handiz gidatzen dute normalean”.