ISTORIO MISTERIOTSUAK (II): koilaratxoa airean Nafarroako museoan

Legendaren arabera, 90eko hamarkadan zenbait gertaera misteriotsu izan ziren Iruñeko Nafarroako Museoan, bertan lan egiten zuten gauzainek emandako partearen arabera.
1990eko azaroaren 24tik 25erako gaua zen, eta goizaldeko ordu bat eta erdiak aldera, eraikineko alarmek jo zuten. Antza zenez, zerbait gertatzen ari zen laugarren solairuan. Zaindariak hara heldu zirenean, jogurta jateko erabilitako koilaratxoa airean ikusi zuten, mugimenduan.
Ez zen gertakizun ulertezin bakarra izan. Handik pare bat egunera, zaindarietako bat eraikineko lehen eskailera-buruan eskegitako koadroetako bat bere tokitik kenduta eta atearen ondoan utzita zegoela konturatu zen. Langileak lurrean uztea erabaki zuen, eta berriz handik igaro zenean, koadroa bere lekuan jarrita zegoela ikusi zuen. Handik laster, txistu-hotsa eta urruntzen ari ziren pausoak entzun zituen.
Gertaera misteriotsu haien ondotik, museoeko langileek izena jarri zioten espirituari: Juantxo. Ulertzen ez duten zerbait gertatzen denean edo zeozer desagertzean, badakite Juantxo izan dela.
Istorio misteriotsuak (II): Andresito, Gasteizko ogasunaren eraikineko mamu gaztea