'Ispiluaren Aurrean' lanak irabazi du XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa!

'Ispiluaren Aurrean' lanak irabazi du XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa! Banatu ditugu XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako hiru sariak. TWITCH plataforma bidez zuzenean irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman dugu. Ekitaldiaren aurkezlea, Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996) irakasle eta euskal sortzailea izango da. Sareetan KafearenSemea ezizenez ezaguna dena, bereziki Twitterren, TikToken eta Twitchen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ispiluaren-aurrean-lanak-irabazi-du-xiii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/@@download/image/Screenshot 2022-06-30 at 07-04-44 'Ispiluaren aurrean' - Ibarreko taldea.png
2022/06/30
Banatu ditugu XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako hiru sariak. TWITCH plataforma bidez zuzenean irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman dugu. Ekitaldiaren aurkezlea, Jokin Pedreño (Gasteiz, 1996) irakasle eta euskal sortzailea izango da. Sareetan KafearenSemea ezizenez ezaguna dena, bereziki Twitterren, TikToken eta Twitchen.
'Ispiluaren Aurrean'  lanak irabazi du XIII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa!

SARIAK

Aurten bigarren aldiz TWITCH bidezko sari banaketa egin dugu. (https://www.twitch.tv/gaztezulo) .  19  izan dira guztira aurkeztu diren lanak eta sari banaketa ekitaldian hiru sari banatu ditugu Azkue Fundazioaren eta Danobatgroup-en babesletzari esker, 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu + opari sorta (publikoaren saria).

Epaimahaia

Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta baloratu ditu kalitate teknikoa, originaltasuna eta sormena kontuan hartuta. Aurtengoan Olaia Urtiaga kazetaria (Donostia, 1983), Ibai Zabala ikus-entzunezko teknikaria (Lekeitio, 1996) eta Marga Berra  grafista (Baiona, 1990) izan ditugu lan hori burutzen.

Sari banaketaren ekitaldia

 

Publikoaren Saria: 'EZUSTEAN'

Fitxa teknikoa:
- Talde izena: Trikua Films.
- Egileak: Iker Mateo Etxeberria , Nahia Arteaga Ormaetxea eta Gorka Granado Terrones.
- Deskribapena: Itsaso eta Aimarren egunerokotasuna isladatzen da film laburrean. Nolako maitasun erlazioa duten, ze plan egiten dituzten... Hau da, maitasun harreman eder, koloretsu eta perfektua. Baina beti egon daiteke aldaketa bat. Eta batzuetan, espero dena baino gogorragoa izan daiteke.

 

Bigarren Saria: 'PUNTU-PUNTUAN'

Fitxa teknikoa:
- Talde izena: Uxue eta Oier.
- Egileak: Uxue Poveda Corchero eta Oier Markotegi Zubillaga.
- Deskribapena: Bideoak inpuntualitatea isaladatzea du helburu. Alegia, inpuntuala izateak zer dakarren erakutstea du abiapuntu. Horretarako, bi pertsonaien errutina ikusiko dugu.

Lehen Saria: 'ispiluaren aurrean'

- Talde izena: Ibarreko.
- Egilea: Unax Alcubilla, Maider Pino, Nekane Garcia eta Gorka Ezkibela.
- Deskribapena: Maider "influencer" bat da. Selfie bat igo nahi du sare sozialetara, goizero bezala. Gaur ezin izango du. Norbait agertuko da kontzientzia mugiarazteko.

 

AURKEZTU DIREN LAN GUZTIAK IKUSTEKO HEMEN