Inoren Ero Ni taldearen lokalean sartu gara!

Inoren Ero Ni taldearen lokalean sartu gara! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/inoren-ero-ni-taldearen-lokalean-sartu-gara/@@download/image/2011920581inoren3.jpg
2012/12/13
berria
Andoaindarrek udazkenerako dakarten proposamena da 'Fregoli', laukotearen laugarren diskoa. Martxel Arkarazorekin batera grabatu dute udan zehar Garate estudioetan eta aurki kaleratuko dute. Guk entsegu lokalean egin diegu bisita, eta berezko duten eromenarekin kutsatu gara.

"Alde askotarikoa, aberatsa, ausarta... inolako aurrejuzkurik gabe egindako lana". Halaxe definitu dute Bidehuts kolektiboaren webgunean Inoren Ero Ni taldearen laugarren diskoa: Fregoli.
Martxel Arkarazoren eskutik, Garate estudioetan aritu dira buru belarri udan zehar grabatzen. Orain ia prest dute dena, eta kementsu dabiltza entsegu lokalean, larunbat honetan bertan Oñatin emango duten aurkezpen kontzertua prestatzen. Diskoa urri erdialdera izango da eskuragai.
Andoaingo frontoi azpian duten lokalean sartu gara, garai batean Bap! taldearena izandako horretan bertan. Eta Fregoli sindromeak jota atera gara! Momentuz, aurrerapen bideo bat. Urrian elkarrizketa osoa irakurgai GAZTEZULOn.